EGITARAUA

2018ko apirilaren 26a
00:00
Entzun

APIRILAK 28

Hendaia-Irun: Europa Gotorleku

10:15. Parte hartzaileen elkartzea Hendaian. Karabanari ongi etorria.

11:00. Elkarretaratzea atzerritarrak atxikitzeko Hendaiako zentroaren aurrean.

Ondoren, giza katea egingo dute Irunera, Santiago zubia igarota.

12:00. Prentsaurrekoa eta Mugak Zabalduz karabanaren hasiera ofiziala.

Andoain: Pasabide seguruak

13:00. Kontzentrazioa Sapa enpresaren aurrean.

13:30. Kalejira Andoaingo herrigunera.

14:00. Manifestazioa udaletxetik Zumea plazara, eta bazkaria.

16:30. Andoaindik Iruñera abiatuko da karabana.

Iruñea: Ezin ikusizko mugak

18:00. Geldialdia Ezkaba kiroldegian .

19:00. Elkarretaratzea Elhadji Ndiayearen omenez, Nabarrerian. 2016an hil zen, poliziaren zaintzapean zegoela.

Gero, afari autogestionatua Ezkaba kiroldegian.

APIRILAK 29

Tutera

08:30. Gosaria Iruñeko Ezkaba kiroldegian, Katakrak kolektiboak prestatuta.

09:30. Tuterara abiatuko da karabana.

12:30. Manifestazioa Bardeako Batzordearen egoitzatik Tuterako udaletxeraino. Bardenas Libre elkarteko kideek ere parte hartuko dute.

Bazkaria Beterri elkartean, Siriako errefuxiatu talde batek prestatuta.

Ondoren, Gasteizera abiatuko da karabana.

GASTEIZ: Harrera Herria

18:30.Mugak Zabalduz karabana Gasteizera iritsiko da. Ongietorria egingo diete Koldo Mitxelena institutuan.

19:30. Hitzaldia: Euskal Eskola Publikoaren Aldeko plataformak, eskola inklusiboaz. Zubiak Eraikiz plataformako kideek eskola segregazioaren kontrako herri ekitaldi legegilea aurkeztuko dute, eta gizarte integrazioaren alde lan egiten duten zenbait elkartetako kideek ere aurkezpenak egingo dituzte. 20:30. Maite Arroitajauregi Mursego-k kontzertu didaktikoa eskainiko du Gasteizko Gaztetxean.

Ondoren, siriar herritar talde batek prestatutako afaria egongo da.

Afalostean, Makulu Ken taldearen afrobeat kontzertua.

APIRILAK 30

Gasteiz

08:30. Gosaria Koldo Mitxelena institutuan.

10:00. Kontzentrazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean. Ondoren, Bilborako bidea hasiko du karabanak.

Bilbo: Mugak Gainditzen

12:30. Hileta martxa egingo dute migratzaile baten oroimenez, Plaza Biribiletik Atzerritaren Bulegoraino.

14:30. Herri bazkaria, Portugaleteko merkatuan.

17:30. Giza eta besarkada katea, Bilboko portuko bi

errealitateak lotzeko; Zierbenako portuko harresia eta Santurtziko arma trafikoa salatuko dituzte.

19:30.Mugak Zabalduz karabana amaitu egingo da, Bilbon.

Bilbo: Amaiera festa

21:30. Karabanaren amaierako ekitaldi solidarioa egingo dute, San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Bertan parte hartuko dute Ander eta Bittor txalapartariek, Arkaitz Estiballes bertsolariak eta Jackie Revlon, La Basu, Betto Snav, Orlis Pineda, Puro Luego eta Potato musikariek.

Karabakako kideek lo egiteko leku bat jarriko dute Santutxu auzoko La Karmelan.

MAIATZAK 1

Bilbo

09:00. Herrialde bakoitzeko autobusek itzulerako bidea abiatuko dute.

Langileen Nazioarteko Eguna izaki, norbere inguruko elkarretaratzeetara joateko gonbidapena egingo zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.