EH Bilduk 1.200 euroko soldatak bermatu nahi ditu enplegu publikoan

Jon Fernandez.
2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Datozen hilabeteetan EH Bilduk 20 ekinaldi baino gehiago aurkeztuko ditu Eusko Legebiltzarrean, proposamen gisa, enplegu, industria eta gizarte kohesioaren alorrak hobetzeko. «Estrategia integral baten beharra» azpimarratu du alor horietan, koalizioaren ustez Eusko Jaurlaritzak planteatzen dituenak «irtenbide kosmetikoak baino ez direlako».

Enpleguari dagokionez, Iker Casanova legebiltzarkideak «lanpostu gehiago eta kalitatezkoa» sortu beharra azpimarratu du, eta neurri zehatzak aipatu ditu: kontratazio publikoetan 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea, adibidez. Iraupen luzeko langabeziaren aurkako ekintza plan bat ere proposatu du, eta lan merkatuaren aldaketa «era antolatu eta orekatuan garatzeko plan estrategiko bat», 2024ra bitartean 300.000 lanpostu inguru bete beharko direlako belaunaldi aldaketagatik.

Bestalde, I+Gren inbertsioa BPG barne produktu gordinaren %1,84tik %3ra igotzeko akordioa nahi du, eta Adimen Ekonomikoaren Euskal Zentroa sortzea, «joera ekonomikoak aztertzeko, arazoei aurrea hartzeko eta politika publikoak norabide egokian jartzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.