Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Heteroarauaren ihesean

Errefuxiatuen eta, bereziki, haien artean sexu disidenteen eskubideak aldarrikatu dituzte LGTBI komunitatearen eguneko manifestazioetan
Ehunka lagun elkartu ziren manifestazioetan. Irudian, Iruñekoa.
Ehunka lagun elkartu ziren manifestazioetan. Irudian, Iruñekoa. IÑIGO URIZ / ARP

Ibai Maruri Bilbao -

2016ko ekainak 29 - Bilbo

«Harrotasuna» eta «lotsa» uztartu dituzte ehunka lagunek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioak egin zituzten atzo, Harrotasunak ez du mugarik lelopean. «Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoirik. Badugu, ordea, zertaz lotsatu», ohartarazi zuten manifestazio bukaeran irakurritako agirian. Izan ere, Europara asilo eske etorri diren milaka errefuxiatuak izan dituzte gogoan aurtengo mobilizazioetan. «Berdintasunezko gizarte zuzenagoa nahi dugu guztiontzat, gure desioak, sexu praktikak edo genero identitatea kontuan hartu barik. Oihukatu nahi dugu halako mundu berririk ez dela izango laguntza eta abegikortasuna eskatzen diguten pertsona horiek ere barnean hartuko ez baditu».

Errefuxiatu horien artean dauden gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualak ikusaraztea izan zen atzoko mobilizazioen berezitasuna. «Euren etxea utzi eta gurean etxe berria eraikitzeko dauzkaten arrazoi askoren artean, euretako askorentzat inportanteenetako bat izan daiteke disidente sexualak izatea. Gerrak, ihesaldiak, errefuxiatu guneetan sartu eta pilatzeak eragindako arazoei gehitu behar diete disidente sexualaren estigma».

Europan ere ez dute lortzen erasoak desagertzerik. Atzoko egunaren harira argitaratutako adierazpenean, EAEko arartekoak azpimarratu zuen lege aitortza beti ez dela berme: «Orlandoko zorigaiztoko gertakariak agerian jarri du, gainera, talde horren kontrako gorroto delituak arriskutsuak direla oraindik ere, baita LGBTIen eskubideak legez aitortuta dauden gizarte batzuetan ere». Testu berean eman du datua: «Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak 2012an egin zuen azterlanak agerian utzi du Europan ere LGBTI pertsonak indarkeriaren eta gorrotoaren beldur direla, lautik batek pairatu baititu indarkeria fisikoa edo mehatxuak bere sexu joeragatik edo genero identitateagatik azken bost urteotan». Hego Euskal Herrian, esate baterako, %3,3 hazi dira aurten LGTBI komunitatearen aurkako erasoak.

Lan munduan ere, okerrera

«Krisia hasi zenetik ugaritu egin direla nabaritu dugu», ohartarazi zuen Urtzi Ostolozaga LABeko kideak, atzo goizean sindikatuak Bilbon egin zuten elkarretaratzean. «Lantokietan beldurra eta lehiakortasuna ugaritu egin dira. Murrizketek eta lan erreformak egonezina sortu dute», azaldu zuen. «Ezberdinarekiko gorrotoa oinarri duen eskuin muturreko diskurtsoarekin» lotu du. Haren esanetan, «langile klasea zatitzea» da helburua.

LABek sexu askatasunaren aurkako erasoei aurre egiteko tresna bi sortu ditu azken urteetan: 2014an gida bat aurkeztu zuen; iaz, lantokietan prebentziorako eta erasoei erantzuteko protokolo bat. Ostolozagak aitortu zuen protokoloa ez dela eurek nahi besteko ezaguna, baina iruditzen zaio fruituak eman dituela. Horretan sakontzeko, irailetik aurrera prestakuntza saioak eskainiko dituzte. Gainontzeko sindikatuekin elkarlanean aritzeko premiaz ere ohartarazi zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bilboko Zorrotza auzoan dozena bat auto urperatu zituen ibaiak. ©LUIS TEJIDO / EFE

Elur urtuak eta ibaien emari handiek kalteak eragin dituzte

Javi West Larrañaga

Cadagua eta Nerbioi ibaiek egin dituzte kalterik handienak Bizkaian. Auzokide batzuek ezin izan dituzte ibilgailuak garajetik atera
Irune Costumero, artxiboko irudi batean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Irune Costumerori alabaren zaintza partekatua ukatu dio auzitegiak

Erredakzioa

GAS gurasoen alienazio sindrome faltsua argudio hartuta, kendu egin zioten zaintza 2017an. Costumerok mendekutzat jo du epaia
Taberna bat, bezeroz beteta. ©GUILLAUME FAUVEAU

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID ziurtagiria exijitzearen alde azaldu da Auzitegi Goreneko fiskaltza

Ion Orzaiz

Fiskaltzak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra jarritako helegitea

Asier Zabaleta eta Marian Gerrikabeitia: «Ondo gaude»

Asier Zabaleta eta Marian Gerrikabeitia ostegunean itzuliko dira Euskal Herrira

Paulo Ostolaza

Mozambiken harrapatuta daude dantzaria eta kazetaria, omikron aldaera dela-eta mugak itxi dituztelako hainbat herrialdek. Espainiako Gobernuak antolatu du etxera eramango dituen hegaldia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.