GAKOAK

2015eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
225 neurri ditu Espainiako Gobernuaren familia planak. Hona hemen arlo nagusiak:

Babes sozioekonomikoa. Urtean 1.200 euroko laguntza emango die haur ugariko familiei, elbarrituak zaintzapean dituztenei eta bi ume dauzkaten guraso bakarreko sendiei, eta «arreta berezia» eskainiko die pobrezian daudenei. «Familia ardurak» dituzten pertsonak lehentasunezkotzat joko ditu enplegu politiketan.

Kontziliazioa. Lanaldia malgutzeko ekinbideen artean, administrazioko langileentzat «berreskura daitezkeen orduen poltsa» proposatu du, unean uneko beharrizanei aurre egiteko. Eritasun larriak dituzten umeak zaintzeko diru laguntza handitzea ere aipatu du.

Amatasuna. Sexu osasunean hezteko programak sustatuko ditu, baita nahi gabeko haurduntzeak saihesteko ekintzak ere. Haurdun geratutako nerabe eta gazteentzako neurri bereziak abiatu ditu —hezkuntza laguntzak, alokairu soziala...—, aborta ez dezaten. Amen pentsioak handitzea ere proposatuko du.

Beharrizan bereziak. Berariazko neurriak aurreikusi ditu talde batzuentzat: LGTB sendiak, etorkinak, preso izandako andrazkoak, gaixotasun larriak dituztenak eta adinekoak.

Familia inpaktua. Legeek sendietan duten eragina aztertu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.