Jihadismoari aurre egiteko, Urkulluk talde bat osatu du

2017ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
«Jihadismoaren fenomenoari erantzun oso bat» emateko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzak lantalde bat osatu du. Josu Erkoreka bozeramaileak jakinarazi zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte (Hezkuntza), Beatriz Artolazabal (Enplegua) eta Estefania Beltran de Heredia (Segurtasuna) kontseilariak eta Jonan Fernandez Bizikidetzarako idazkaria direla kide. Neurriak hartuko dituzte «arriskuan» dauden migratzaileak integratzeko. Erkorekak nabarmendu zuen beharrezkoa dela «Polizia autonomikoak» Europako foroetan egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.