Gastu militarra puztuko du Poroxenkok

Berria -

2014ko abenduak 24
Nahiz eta egoera ekonomikoa larria izan, Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak Defentsarako aurrekontua are gehiago puztu du. 2015ean, barne produktu gordinaren %5 ingurura iritsiko da gastu militarra. 2014an, %3,4koa izan da. Ataka larrian da Ukrainako ekonomia, apirilean hasitako gatazkak xahutu baitu aurrekontuaren zati handi bat. Mendebaldearen maileguei esker egin du aurrera orain arte.

Hurrengo urteko urtarriletik aurrera, beste 50.000 soldadu mobilizatuko ditu Kievek. Defentsa Ministerioko bozeramaileak, baina, ez du zehaztu soldadu horiek gatazka eremuan hedatuko ote dituzten.

Nahiz eta irailaren 5ean sinatu Minskeko protokoloa, su-etena behin eta berriro urratu dute bi aldeek. Abenduaren 9an ezarri zuten berriro menia, eta elkarrizketei heldu zieten berriro. Gaur dira biltzekoak matxinoen eta Ukrainako Gobernuaren ordezkariak, Errusiaren eta ESLAren bitartekaritzarekin. Horrela jakinarazi du Pavlo Klimkin Ukrainako Atzerri ministroak. «Ez dakit nahikoa izango den biharko [gaurko] bilera, baina agenda badugu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna