ELN eta gobernua negoziazio mahaira itzuliko dira

2018ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
ELN Nazioa Askatzeko Armadak adierazi du Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek gerrillarekin hasitako elkarrizketetara itzultzea adostu duela. Negoziazioak etenda daude urtarrilaren 10etik, bi aldeko su-etena amaitu zenetik.

ELNk adierazi du elkarrizketen bosgarren zikloa hasiko dela, «101 eguneko su-eten historikoa» amaitu zen egunean hastekoa zen moduan, Quiton. Halere, Kolonbiako Gobernuak oraindik ez du baieztatu.

Gerrillak aldebakarreko su-etena egin berri du, hauteskundeek iraun bitartean, martxoaren 9tik 13ra. «Nahiz eta ez elkarbanatu prozesu baliogabe hauek, euren botoa emango duten kolonbiarrei errespetuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.