EKITALDIAK

2017ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Hainbat ekitaldi antolatu ditu Txillardegi Liburutegia kultur egitasmoak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren heriotzaren bosgarren urteurrena oroitzeko.

Bihar, 11:30ean

Ekitaldi literarioa. Ekitaldi literario musikala egingo dute Rafa Egiguren eta Dorleta Urretabizkaiak Lasala plazan. Argazki jartzea eta kantu saioa egingo da ondoren, Donostiako udal liburutegian.

Urtarrilaren 18an, 15:30ean

Mintegia. Existentzialismoari buruzko solasaldia eskainiko du Fito Rodriguez EHUko irakasleak, EHUko Filosofia fakultatean.

Otsailaren 10ean, 18:30ean

Solasaldia. Eguzki taldeak antolatuta Txillardegi ekologista eta animaliazalea solasaldia eskainiko dute Markos Zapiain eta Martin Ansok, San Jeronimo kaleko kriptan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.