Jaia

Sardina usaina Santurtzin

2017ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Santurtzik (Bizkaia), laugarren urtez, herriko emakumeen lana goraipatuko du, gaur, Sardinera Eguna ospatuz. Aurten, gainera, Santurtziko Itxasoko Ama arraun taldea ere omenduko dute, 50 urte bete baititu. Portuan izango ditu egunak ekitaldi gehienak, eta 12:00etan ekingo diote jaiari, sardinerak, arrantzaleak eta arraunlariak omenduz, Sardinera parkean. Jatekorik ez da faltako: herri bazkaria egingo dute 15:00etan, eta 19:00etan, sardinak erreko dituzte portuan.

Sardinera Eguna

Gaur, egun osoan, Santurtzin (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.