Azoka

Tokiko produktu ekologikoen plaza

2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Tokiko produktu ekologikoen azoka dute gaur, Urduñan. Inguruko nekazarien produktuak egongo dira postuetan: frutak, barazkiak, eztia, esnekiak... Horiez gain, material ekologikoekin egindako arropak ere ikusieta erosi ahalko dira. Musika emanaldiak eta tailerrak ere egingo dituzte goizean. Paella ekologikoa bazkaltzeko parada izango da 14:30ean. Urduñako Udalak eta Zaporeak elkarteak antolatu dute bost urte bete dituen azoka.

Produktu ekologikoen azoka

Gaur, 10:00etan hasita, Urduñan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.