ELAk dio Madrilen lan eskaintza murritz geratu dela

2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuak deitutako azken LEP lan eskaintza publikoa, 4.725 lanpostukoa, «murritz» geratu dela salatu du ELA sindikatuak. Izan ere, haren hitzetan, azken sei urteetan 32.000 lanpostu baino gehiago suntsitu dira Espainiako Estatuko administrazio orokorrean. «28.000 lanpostu gehiago sortu beharko lirateke deialdian, 2010eko postu kopuruaren parean jartzeko soilik».

Sindikatuak azaldu du langile eskasiaren ondorioz lan kargak handitu egin direla, eta langileen erdiak baino gehiago 55 urtetik gorakoak direla: 28.000 funtzionariok 60 urtetik gora dauzkate. ELAk beharrezkotzat jo du %100eko birjarpen tasa ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.