Bisita gidatua

Hegaztien mundua ezagutzeko aukera

2017ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Hegaztien Mundu Mailako eguna ospatuko du bihar Urdaibai Bird Centerrek, Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia). Hegaztiei eraztunak nola jartzen dizkieten erakutsiko dute, eta ate irekietako eguna izango da; doako bisita autogidatuak eskainiko dituzte. Joan nahi duenak zentrotik bertatik edo Gautegiz Arteagako (Bizkaia) paduretan kokatutako behatokietatik hegaztiak behatu ahal izango ditu. Hegaztiak Europan umatu ostean, Afrikan negua pasatzeko migrazio sasoia da orain, eta aukera paregabea izango da espezie ezberdinetako hegaztiak ikusteko.

Hegaztien Eguna

Bihar, 11:00 eta 19:00 artean, Urdaibai Biosfera Erreserban (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.