Festa

Antzinako ogibideak ezagutzeko bisita

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Herri oratzea egingo dute gaur Artziniegan (Araba). Garai bateko langintzak ezagutzeko aukera izango dute herriko museora joaten direnek. 11:00etan ekingo diote egitarauari, ogi dastatzearekin. Goiz osoan gaztetxoentzako eta helduentzako erakusketa eta tailerrak egingo dituzte. Horren ondoren, errota, larraina eta nekazaritza landuko dituzte. 12:00 aldera sartuko dituzte tailerretan prestatutako produktuak labera, eta 12:30ean egingo dute haien dastatzea. Artziniegako Museoak antolatu du ohiko moduan herri oratzea. Udaberriko jardunaldi etnografiko gisa definitzen du ogia egiteko langintza ezagutaraztea helburu duen festa.

Herri oratzea

Gaur, 11:00etan hasita, Artziniegan (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.