Musika

Gitarraren eta fruta ekologikoen uzta

2018ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Rafa Ruedak kontzertua emango du gaur, Urduñan: Santa Klara baserrian izango da, 10:30ean. Hara doazenek, musikaz gain, baserriko eguneroko jarduna ere ezagutuko dute. Baserriko uzta zikloko udaberriko emanaldia izango da. Zikloak nekazaritza ekologikoa eta musika uztartzen ditu; urtaro bakoitzean, Euskal Herriko baserri bat kontzertu plaza bilakatzen da. EHKOlektiboa, Zuzeu eta Paperezko Kontzertuak dira egitasmo horren antolatzaileak. Oraingoan, Rafa Ruedaren Hiri kristalezkoak diskoa eta Tologorri produktuak lotuko dituzte. Bazkaria ere izango dute Santa Klarara doazenek.

'Baserriko uzta'

Gaur, 10:30ean, Urduñako Santa Klara baserrian (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.