Martxoaren 8ko deialdiekin bat egin dute Nafarroako erakunde publikoek

Lehen aldiz, emakumeen ahalduntzeari buruzko kanpaina ondu du gobernuak. Grebari babesa ematera deitu du mugimendu feministak
Berdintasun Institutuko buru Mertxe Leranoz, atzoko aurkezpenean.
Berdintasun Institutuko buru Mertxe Leranoz, atzoko aurkezpenean. BERRIA

Ion Orzaiz -

2018ko martxoak 2
Martxoaren 8ko helburu eta deialdiekin bat egin dute Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak. «Nafarroako Gobernuak bat egiten du greba feministaren aldarrikapenekin, berdintasun sozialaren aldeko eta genero bazterketaren aurkako deialdia baita», esan zuen atzo Berdintasun Institutuko zuzendari Mertxe Leranozek. Mugimendu feministaren deiari «erantzuna» emateko beharra ere azpimarratu zuen: «Ezin diogu aldarri horri entzungor egin. Erakundeoi dagokigu mugimendu feministaren protagonismoa aitortzea, hari laguntza ematea, elkarretaratzeetan parte hartzea eta langileek greba egiteko duten eskubidea babestea». Iruñeko Udalak ere protestetan parte hartuko du, eta hainbat hitzaldi, erakusketa eta ikuskizun eskainiko ditu hilaren 6tik 16ra.

Hain zuzen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren karira, Egizu izenburuko kanpaina ondu du Nafarroako Gobernuak lehen aldiz. Leranozen esanetan, «emakumeen ahalduntzea eta berdintasuna» sustatzea izanen da kanpainaren helburua: «Balio sozialen eraldatzea bilatzen dugu, estereotipoak gaindituz». Gaurtik aurrera ikusgai jarriko dituzte afixak eta iragarkiak, hedabideetan eta espazio publikoetan.

Mobilizazioen berri eman zuen Euskal Herriko mugimendu feministak atzo. 12:00etan elkarretaratzeak eginen dituzte herrietan, eta arratsaldean, berriz, manifestazio nagusiak. 18:30ean, aterako da Baionakoa, herriko etxetik; eta 20:00etan gainontzekoak: Bilbon, Jesusen Bihotzetik; Gasteizen, San Anton plazatik; Donostian, Bulebarretik; eta Iruñean, Gazteluko plazatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna