«Elkarlana» sustatuko du UEUk udako ikastaroetan

Ekainaren 21etik aitzin, 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer eskainiko dituzte. Iruñean, lehen aldiz, Ezpeleta jauregian emanen dituzte eskolak
UEUko Kepa Sarasola, Edurne Koch eta Irati Iciar, atzo.
UEUko Kepa Sarasola, Edurne Koch eta Irati Iciar, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU

Ion Orzaiz -

2018ko maiatzak 25
UEU Udako Euskal Unibertsitateak elkarlana sustatu nahi du. Euskarazko jakintzaren topagune izan. Horretarako diseinatu dituzte aurtengo udako ikastaroak. Horregatik, iaz bezala, Elkar Ekin lelopean eginen dituzte saio guztiak. «Gure izaeran dago elkargune izatea, eta udako ikastaroek hori islatzen dute. Ikastaro hauek auzolanean antolatzen ditugu pertsona eta erakundeekin, eta elkarlan horretatik ekiten diegu proiektu berriei», azaldu zuen atzo UEUko zuzendari Kepa Sarasolak, udako ikastaldiaren aurkezpenean.

Guztira, 35 jarduera eginen dituzte ekainaren 21etik uztailaren 13ra. Zazpi ikastaro eskainiko dituzte Iruñean, hamabost Eibarren, eta beste zazpi Baionan. Hiru horiek izanen dira ikastaroen egoitza nagusiak. Gainera, jardunaldi bat antolatu dute Gasteizen, beste bat Usurbilen eta beste bat Donostian. «Ehundik gora ikastaro proposamen jaso ditugu, eta zaila izan da aukeratzea», azaldu du UEUko udako ikastaroen arduradun Irati Iciarrek.

Sei formatutako saioak bildu dituzte egitarauan: ikastaro espezializatuak, dibulgaziokoak, garapen pertsonalekoak, jardunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak. «Aurten, gainera, berreskuratu egin dugu Baionako barnetegia, Bernat Etxepare lizeoarekin lortutako hitzarmenari esker».

Beste berrikuntzetako bat Iruñeko egoitza iraunkorra da: Ezpeleta jauregia, Alde Zaharrean. Bestalde, Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenari esker, doako hiru ikastaro eginen dituzte Iruñean: Ipuin parekideak sortzen, Lankidetzan oinarritutako idazketa eta Errealitatea kontatzeko manerak. Izena emateko epea zabalik dago, www.ueu.eus webgunean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna