Hernandorena bertso sariketako finala gaur jokatuko dute, Baionan

2005. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta iaz ez zen jokatu. Zizpa gaztetxean arituko dira sei bertsolari finalistak, 21:00etan
2015eko Hernandorena sariketaren finala, Baigorriko Bixentaenian.
2015eko Hernandorena sariketaren finala, Baigorriko Bixentaenian. BOB EDME

Ekhi Erremundegi Beloki

2017ko azaroak 25
Sei bertsolari: Maialen Akizu (Urretxu, Gipuzkoa), Maider Arregi (Oñati, Gipuzkoa), Jon Gurrutxaga (Azpeitia, Gipuzkoa), Aratz Igartzabal (Gabiria, Gipuzkoa), Nahia Sasco (Lekuine, Lapurdi) eta Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi). Seiek jokatuko dute gaur, Baionako Zizpa gaztetxean, Hernandorena bertso sariketako finala, 21:00etan. Donibane Garazin, Atharratzen (Zuberoa) eta Itsasun (Lapurdi) jokatutako kanporaketen emaitza da gaurko finalista taldea. Igartzabal eta Arregi lehen kanporaketan sailkatu ziren; Akizu eta Sasko, bigarrengoan; eta Servier eta Gurrutxaga, azkenekoan.

2005ean sortu zen Hernandorena sariketa. 2013tik 2015era bitartean, puntuaketa ez zen epaimahai baten esku egon. Horren ordez, publikoak saritu zuen bertsolarien jarduna, eta ez zuten txapeldun bakarra izendatu, bertsolaririk gustukoena, bertsorik umoretsuena, bertsorik hunkigarriena eta agurrik onena baizik. Iaz, berriz, ez zen sariketarik jokatu.

Lehiaketa, pixkaka-pixkaka, «bere helburuetatik urruntzen ari zen», Xumai Murua Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariaren esanetan. «Inertziaz ari ginen hori antolatzen; hutsune bat sortu da, behar bat sortzeko». Hala, iazko hutsunearen ostetik, aurtengo sariketa etorri da. Epaimahaiarekin eta publikoaren parte hartzearekin, Ipar Euskal Herriko bertsolari gazteekin elkarrizketan aritu ostean. «Haiek ere gauzak beren maneran egiteko gogoa zuten». Eta haiek beren gain hartu dute antolakuntza osoa, elkartearen laguntzarekin eta gaztetxeen sostenguarekin. Elkarlan hori «zoragarria» da, Muruaren ustez.

Gaurko finalean parte hartuko dutenetako bat, Aitor Servier, antolaketa talde horretan aritu da. Gazte sariketek «garrantzi berezia» daukatela azpimarratu du. «Bertsoa lantzeko pizgarri dira; sariketa batean parte hartzea bertso eskolak egiteko estakurua izan ohi da». Lehiaz eta bakoitzaren anbizioaz harago, «elkarren laguntza eta babes sentimendua» iruditzen zaizkio garrantzitsuen. Aratz Igartzabalek, berriz, bertsolari gazte asko dagoela nabarmendu du. Eta Maider Arregiren esanetan, Hernandorenaren gisakoak «aukera ona dira» beren adineko bertsolariekin elkartzeko «eta eroso kantatzeko». Jon Gurrutxagaren iritziz, berriz, pizgarri dira halakoak: «Askotan, plazarik eta non kantaturik ez badugu, motibazio falta izaten dugu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna