Carla Brunik abestuko du Gasteizko 42. Jazzaldian

Brunik lan berria aurkeztuko du, eta Kool & The Gang talde entzutetsua ere izango da. Uztailaren 17an hasi eta 21era bitarte izango da jaialdia

Bruni, kontzertuan. EMILIO NARANJO / EFE.
Maider Galardi F. Agirre.
2018ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Gasteiz jazzaren hiriburu bilakatuko da 42. aldiz uztailaren 17tik 21era arte. Puntako musikariak bilduko dir; hala nola Carla Bruni abeslari italiarra eta Kool & The Gang taldea. Lan berria aurkeztuko du oholtza gainean Brunik: French Touch, ingelesezko bertsioen bilduma bat. Mendizorrotzako kirolgunean, besteak beste, The Rolling Stones eta The Class taldeen kantuen moldaketak egin ditu. Kontzertua uztailaren 19an izango da, Mendizorrotzako kirolgunean.

Joan den astean aurkeztu zuten Jazzaldiko egitaraua, eta, abeslariaz gain, hainbat musikari entzutetsu bilduko dira jaialdian. Kool & Gang taldea, esaterako, ezaguna da Celebrate kantuagatik; esan ohi da egungo soul eta funk taldeetan bertsio gehien egin dizkiotena dela. Uztailaren 21ean arituko dira, Brooklyn Funk Essentials taldearekin batera. Al McKay gitarristak, berriz, omenaldia egingo dio bere taldeari, Earth, Wind & Fire-ri, hilaren 18an. The Mingus Band eta Hudson ere arituko dira, guztiak Mendizorrotzako oholtza nagusian.

Ez da, ordea, areto bakarra izango. Aitzitik, Gasteizko hainbat gunetan musikaz gozatzeko aukera izango da. Esaterako, XXI. mendeko jazzaren bilgune izango da Principal antzokia. Hantxeizango da Konexioa proiektuaren emanaldia, Hasier Oleaga bateria joleak gidatuta, baita Seamus Blake saxofoi jotzailearen eta Camila Meza Txileko abeslariaren kontzertuak ere. Gainera, kalean ere izango da zer entzuna; New Orleanseko Mark Braud musikaria arituko da kaleko banda batekin.

Ohiko ekitaldiak eta berriak

Jaialdiaren hasiera ekitaldian, ohi bezala, gospel talde batek emango du kontzertua. Aurtengoan, Chicagoko Leanne Faine & Favor taldeak izango du harrera egiteko ardura.

Bestalde, ikuskizun berezi bat antolatu dute aurtengo ediziorako. Jazz garaikidea eta musika sinfonikoa uztartzen dituen ikuskizun bat eramango dute oholtzara uztailaren 20an. Kontzertua Gasteizko Ganbera Orkestrak eta Perico Sambeat laukoteak egindako elkarlanean sortutako proiektua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.