KALTE POSIBLEAK

2016ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Zapatila gurpildunak gehiegi erabiltzeak kalteak sor ditzake epe motzera zein luzera:

Epe motzera

Mina, oinaren aurrealdea gehiago kargatzen delako.

Ohiko zapatilak halako bi pisatzeak eta zola zurruna izateak ere eragina du oinen kargatzean.

Zapatilek egonkortasunik ez izateak zaintiratuak eta kolpeak sor ditzake. Ez soilik oinetan, baita belaunean, eskumuturretan, besoetan edo aldaketan ere.

Epe luzera:

Oinen pisua aurrealdean jartzeak metatartsokoaren eta oin zolako kuxinaren gainkarga eragingo du.

Orpo hezurra behar baino gutxiago garatuko da. Gorputzaren pisuari eusten dion hezurra denez, eragina izango du oinen garapenean, eta gutxiago garatuko dira orpo aldeko giharrak: Akilesen orpoa, bikiak, soleoa eta iskiotibialak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.