Bi gazte hilik aurkitu dituzte motorra piztuta zuen auto batean, Arrasaten

Lehen zantzuen arabera, gorpuek ez dute ageriko indarkeria arrastorik. Autopsia egingo diete. 29 urteko emakumezko bat eta 25 urteko gizon bat dira hildakoak, Arrasatekoak biak

Ertzaintzako agenteak eta ehorztetxeko kideak, gorpuak auto barruan sartzen, atzo, Arrasaten. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
Igor Susaeta.
2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Bi gazte hilik aurkitu zituztenatzo Arrasaten (Gipuzkoa). Auto baten barruan zeuden biak, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, ibilgailua piztuta zegoen. Ertzaintzak adierazi zuen gorpuek ez zutela ageriko indarkeria arrastorik; dena den, nola hil diren argitu ahal izateko, gorpuei autopsia egingo diete Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan. Bertara eraman zituzten, 15:00ak inguruan, gorpuak altxatzeko agindua jaso eta eta gero. Zendutakoak Arrasatekoak bertakoak dira: 29 urteko emakumezko bat eta 25 urteko gizonezko bat.

Ezbeharra gertatutako tokitik igaro zen pertsona batek SOS Deietara deitu zuen 11:15 inguru zirenean, ohartarazteko bi pertsona korderik gabe zeudela auto baten barruan. Ibilgailua Santa Teresa kalean zegoen, zuzen aparkatuta, Arrasateko instituaren aparkalekuan, Musakola auzoan. Goiena hedabideak kaleratu zuenez, hilak auzo horretako bizilagunak ziren.

Ertzaintzaren eta Arrasateko Udaltzaingoaren zenbait ibilgalgailu bertaratu ziren, baita anbulantzia bat ere. Larrialdi zerbitzuetako kideak bi gazteaksuspertzen ahalegindu ziren; hilda zeudela baieztatu zuten, ordea. Hildakoen senideak eta lagunak Santa Teresa kalera joan ziren.

Poliziak ikerketa bat hasi du gazteak nola hil ziren jakiteko; ez du hipotesirik.

Andre baten gorpua, Getxon

Suhiltzaileek emakumezko baten gorpua erreskatatu zuten atzo Arrigunagako hondartzan, Getxon (Bizkaia).

Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi zutenez, SOS Deietara deitu zuen pertsona batek 12:15 inguru zirenean, jakinaraziz hilotz bat zegoela kai muturraren inguruan. Suhiltzaileak hara joan ziren, eta erreskatatu egin zuten. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.