HAUTESLE ELKARTEAK

2015eko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Hautagaitza bat hauteskundeetara alderdi politiko, alderdien koalizio edo federazio, edota hautesle elkarte gisa aurkez daiteke. Azkeneko kasuan, tokian-tokian aurretik gutxieneko sinadura kopuru bat lortu behar du.

Hautesle elkartea udal hauteskundeetan.

5.000 biztanletik beherako herrietan: erroldaren %1eko sinadura kopurua lortu behar da, betiere sinatzaileen kopurua hautatu behar diren zinegotzien halako bi baino handiagoa izanik.

5.001-10.000 biztanle: 100 sinadura.

10.001-50.000 biztanle: 500 sinadura.

50.001-150.000 biztanle: 1.500 sinadura.

150.001-300.000 biztanle: 3.000 sinadura.

300.001-milioi bat biztanle: 5.000 sinadura.

Milioi bat biztanletik gora (halako kasurik ez da Euskal Herrian): 8.000 sinadura.

Hautesle elkartea foru hauteskundeetan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barruti bakoitzeko hauteskunde erroldaren gutxieneko %1eko sinadura kopurua behar da hautagaitza aurkezteko; beraz, udalekoetan baino askoz gutxiago. Araban hiru barruti daude, eta Bizkaian eta Gipuzkoan launa. Podemos Nafarroan —erkidegoa izanik— alderdi gisa joango da.

Sinadurak biltzeko epea. Hautesle elkarteek, maiatzaren 24ko bozetan egoteko, martxoaren 31tik apirilaren 20ra arteko epea izango dute sinadurak batzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.