Koronabirusa

Beharrezkoa bada alarma egoera erkidegoka ezar daitekeela esan du Mendiak

Mendiak dio bere egiten duela Urkulluk osasun egoeraren harira azaldu izan duen «kezka». Zupiriarentzat, Sanchez «udara» begira dago

Arantxa Iraola - Oihana Teyseyre
2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendiak hizpide izan zuen atzo alarma egoeraren amaiera, Espainiako Gobernuak maiatzaren 9an bertan behera uzteko asmoa baitu, eta horrek ekar ditzakeen ondorioen gaineko kezka agerikoa baita Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan. Zalantza horiek ulertzen dituela adierazi zuen Mendiak, baina irtenbide bat egon daitekeela uste du: alarma egoera, beharrezkoa bada, autonomia bakar batzuetan ezartzeko modua egon daiteke. Iñigo Urkullu lehendakariak behin baino gehiagotan adierazi du alarma egoerarik gabe baliabide egokirik ez duela izango Jaurlaritzak izurriaren kontrako prebentzio neurriak ezartzeko. Mendiak esan zuen «kezka» hori bere egiten duela, baina uste du itxaron egin behar dela oraindik alarma egoera beharko den jakiteko: «Izurriak erakutsi digu egoerak azkar aldatzen direla. Gaur gaizki gaude, bi asteren buruan ondo egon gaitezke».

Nafarroan ere ari dira

Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak Espainiako Gobernuari egotzi zion alarma egoera bertan behera utzi nahi izana «udarara» begira dagoelako. Nafarroako Gobernuko eledun Javier Remirezek ere adierazi zuen aztertzen ari direla nola jokatu maiatzaren 9tik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.