Katalunia. Kargu hartzea

«Herriarekiko fideltasunez»

Quim Torrak Kataluniako presidente kargua hartu du, Espainiako Konstituzioa aipatu gabe. Madrilek «aztertu» eginen du zin egiteko erabilitako formula. PSOEk «desleiala» eta «baztertzailea» erran dio
Roger Torrent parlamentuko presidentea eta Quim Torra Kataluniako presidentea, kargua hartzeko ekitaldian, atzo, Bartzelonan.
Roger Torrent parlamentuko presidentea eta Quim Torra Kataluniako presidentea, kargua hartzeko ekitaldian, atzo, Bartzelonan. ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Mikel Rodriguez -

2018ko maiatzak 18
«Zin egiten dut leialtasunez beteko ditudala presidente karguaren betebeharrak, parlamentuan ordezkatuta dagoen Kataluniako herriarekiko fideltasunez». Quim Torrak formula horrekin hartu zuen Kataluniako presidente kargua, atzo. Carles Puigdemontek duela bi urte eta erdi egin bezala, Torrak ez zuen Espainiako Konstituzioa aipatu, eta Madrilek argi utzi du Kataluniako presidente berriaren agintaldia estu hartuko duela lehenbiziko minututik, «aztertu» eginen baitu kargu hartzea inpugnatu ote dezakeen. Bi minutu eskaseko ekitaldiak balio izan du prozesu independentistaren aurka dagoen hirukoa batzeko (PP, PSOE eta Ciudadanos), elkarrizketak hasi baitituzte neurriren bat adosteko halako zinetan Espainiako Konstituzioa aipatzea derrigortzeko.

Iragarri bezala, Torrak ekitaldi xumea eta motza egin zuen, Generalitatearen jauregiko Verge de Montserrat aretoan. Roger Torrent parlamentuko presidentea ondoan zuela, eta Generalitateko idazkaria eta Torraren senideak lekuko bakar zirela. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak goizean bertan telebista kate batean egin zioten elkarrizketan erran zuen ekitaldia «desleiala» eta «baztertzailea» izan zela, eta jakinarazi zuen proposatuko duela goi kargudunentzat derrigorrezko izatea konstituzioari men egitea. Rafael Hernando PPk Kongresuan duen bozeramaileak baieztatu zuen PSOErekin eta Ciudadanosekin harremanetan paratu zirela horretarako.

Rajoy-Rivera bilera

Sanchez joan den asteartean elkartu zen Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin, Kataluniako egoera aztertzeko —Sanchezek babes osoa eskaini zion—, eta, atzo, Albert Rivera Ciudadanoseko buruaren txanda izan zen. Riverak Rajoyri eskatu zion Madrilek manten dezala mossoen, TV3en eta Generalitatearen finantzen eta atzerri politikaren kontrola.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna