Pilotari omenaldia egin dio Berzaitzek

Joan den larunbatean 'Laida Pilota', ikuskizun berriaren lehen emanaldia eman zuten Donapaleun. Lanaren aurkezpena egin dute Senpereko Larreko kulturgunean
Pier Paul Berzaitzen <em>Laida Pilota</em> ikuskizunaren irudi bat.
Pier Paul Berzaitzen Laida Pilota ikuskizunaren irudi bat. JEAN LOUIS BELHARTZ

Imanol Eppherre -

2018ko uztailak 4
Larunbatean, Amikuzen, 700 bat ikusle bildu zituen Laida Pilota Pier Paul Berzaitzen ikustaldi berriak. Lehen emanaldiarentzat bildu zen jende mordoaren aurrean, hamabi pilotari ohi agertokira igo ziren, dantzari, bertsolari, koro eta musikarien inguruan. Berzaitzek berak, Uztailaren 12 eta 13an emango duten espektakuluaren berri eman zuen, atzo, Senpereko Larreko kulturgunean (Lapurdi). Donapaleun izan duen ikusminaren ondoren, «sala eder horretan aritzea oso pozik » direla adierazi zuen Berzaitzek.

Hogeigarren mende hasieran Iratiko artzainak hiru aldiz urtean biltzen ziren. Primadera hasieran, udan eta bortuko garaia amaitzen zenean egun bateko besta egiten zuten, pilota, meza, bazkari eta bertsoen artean. Errebotea zen hain zuzen ere, ospakizun hauen zentroan. Berzaitzek dio Iratiko basoko irudi hau dutela preseski antzezten.

Ikuskizunak pilota du joko. Pilotaren sorreratik hasten da emanaldia, Koldo Amestoiren kontakizunen eskutik. Euskal mitologiari erreferentzia egin nahian, kontatzen du Mutrikuko (Gipuzkoa) Mendibeltzuburu mendi kaskoan jentil gizandiek, harrizko pilota animalikoekin jolasten zutela. Pilotaren kontairekin eszenaratzen da ikuskizuna, baina narrazioa aurreratzen den ber, tradizioa modernitatearekin korapilatzen dela deritzo ikuskizunari ahotsa ematen dion Magali Zubillagak.

Joko bat baino gehiago dela pilota uste du Berzaitzek. Kirolari gain, objektuari ere omenaldia eman nahi zaio. Bihotza ezpelezko kanika du, organoak aldiz artilez osatuak eta azala larruzkoa du. Pilota bakoitza gizakiaren antzerakoa da, bakarra. Gainera, Berzaitzek pilotaren bizitza bere aniztasunari lotzen du. Eskuska, errebotea, pala, sarea, hainbat joko ditu pilotak eta hainbat agertoki ere bai. Berzaitzek horregatik ditu Villabonako (Gipuzkoa) Oinkari taldearen dantzak, Errenteriako (Gipuzkoa) Larbaso koroaren kantuak, bideo proiekzioak, kontakizunak eta bertsoak plazaratu nahi izan ikustaldi bakarrean. Alboka, txistua, gitarra eta eskusoinuaren musikak laguntzen du pilotaren narrazioa kontatzen. Ikuskizun «aniztuna eta aberatsa » hitzematen du Magali Zubillaga abeslariak.

Bertsoari leku berezia eman nahi izan dio ikusgarrian zehar. Pilota eta euskararen lotura, pilota plazetan bertsoaren bidez egin dela deritzo Berzaitzek. Garai batean, pilotarien bi punturen artean bertsolariak puntuka ari ziren. Pilotari, bertsolari eta gaur egun telebistan pilota komentatzen ibiltzen den Xabier Euzkitzek bertsoaren atala inor baino hobeto beteko zuela uste izan du Berzaitzek.

Zuberoarrak, garaiko gazteriaren itxuran, pilotan jolastu du txikitan. Baina, pilotaria ez dela onartzen du. Hala ere, frontoiko jokoarekin harreman estua duela kontatzen du. Pilotarien Biltzarraren kide zaharra da. Haren sormena, honen eskari batetatik sortu dela azaltzen du. Donapaleuko Errecar Lizeoarekin trukatu ohi du Berzaitzek, eta uste du beste ikastetxe askok egiten ez duten bezala, han, kirol eskoletan pilotari buruzko lanketa handia egin dela.

Bi aktore horien bitartez sortu da Laida Pilota, biek uste zutelako pilotari emanaldi bat egin behar ziola musikariak. Proiektua duela zazpi hilabete sortu da. Berzaitzek dio taula gainean aspaldiko lagunak bildu nahi izan dituela pilotaren inguruko gogoeta eta lanketa baten egiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna