Albistea entzun

Hong Kongeko hauteskunde sistema aldatuko du Txinak

Herriaren Areto Handian dago bilduta Herri Batzar Nazionala, Pekinen.
Herriaren Areto Handian dago bilduta Herri Batzar Nazionala, Pekinen. ROMAN PILIPEY / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2021eko martxoak 6

Hasi da Txinako Herri Batzar Nazionala, eta erakunde horrek Hong Kong eskualde administratiboko bozen inguruan zer erabaki hartuko duen esperoan daude hiri autonomoko biztanleak. Pekinek ostegunean jakinarazi zuen aldaketak egingo dituela hiriko hauteskunde sisteman, eta, hainbat hedabideren arabera, bozak beste urtebete atzeratzea eragin dezake horrek.

Atzo, batzarra hasteko hitzaldian, Li Keqiang Txinako lehen ministroak adierazi zuen, «atzerriko edozein esku hartze erabakitasunez geldiarazteko» asmoz, herrialdeko «konstituzioaren ezarpenari eta Hong Kongekiko harremana arautzen duten oinarrizko legeei lotutako mekanismoak hobetuko» dituztela.

Herrialdeko Batzorde Iraunkorreko presidenteorde Wang Chenek lehen eguna baliatu zuen «Hong Kongeko hauteskunde sistema hobetzeko» araudiaren lehen zirriborroa aurkezteko. Batzarrak osteguna baino lehen hartu beharko du gaiaren inguruko erabaki bat, eta, ondoren, Batzorde Iraunkorrak diseinatu beharko du legedi berria. Besteak beste, eskualdeko parlamentuko eta Hauteskunde Batzordeko kide kopurua areagotuko dute.

Ez da prozesu laburra izango, eta, South China Morning Post egunkariaren arabera, eskualde administratiboko bozak bigarren aldiz atzeratzea eragin dezake. Iazko irailean ziren egitekoak, baina, pandemia zela medio, urtebete atzeratzeko erabakia hartu zuten. Orain, boz sisteman egin nahi diren aldaketak izango lirateke bigarrenez atzeratzeko arrazoia, egunkari hark aipatutako iturrien arabera. Irailean dira egitekoak, baina zailtzat jotzen da aldaketak «uztaila baino lehen» onartzea. Orduan amaituko da Hong Kongeko egungo legealdia.

Aurrez, hilaren 17an, Hong Kongeko Parlamentuak otsailean gobernuak eginiko lege proposamena bozkatu beharko du. Haren arabera, bozetara aurkezteko beharrezkoa izango da Txinari fideltasuna adieraztea.

Oposizioak salatu du aldaketek «indartu» egingo dutela Pekinek Hong Kongen gain duen kontrola, oposizioko kideak hiriko parlamentura iristea zailduta. Bat dator Europako Batasuna ere, eta Josep Borrell diplomaziaburuak atzera egiteko eskatu dio Pekini, argudiatuta erabakia «pluralismo politikoaren eta printzipio demokratikoen» aurkakoa dela.

Hazkunde ekonomikoa

Herri Batzar Nazionala urteko ekitaldi politikorik garrantzitsuena da Txinan, han biltzen baitira Alderdi Komunistako ia 3.000 ordezkari. Helburua da gobernuak azken urtean izaniko jardunaren balantzea egitea eta urte politiko berrirako helburuak zehaztea. Besteak beste, 2021erako aurreikuspen ekonomikoak ezarriko ditu. Liren arabera, BPG barne produktu gordinaren «%6tik gorako» hazkundea espero dute.

Igoera handia defentsara bideratutako aurrekontuan ere; %6,8koa. Hala, 174.367 milioi eurora iritsiko da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Sua eta kea Gazan, bart, Israelgo Armadaren bonbardaketen ondorioz. ©Haitham Imad / EFE

Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez du baztertzen Gazaren aurkako erasoaldia "gerra krimena" izatea

Julen Aperribai - Paulo Ostolaza

Tel Avivek gutxienez 48 lagun hil ditu Gaza bonbardatzen hasi zenetik, tartean 14 haur. Hamasek suziriekin erantzun dio, eta sei lagun hil ditu. NBEk proposatutako su-etenari ezezkoa eman dio Israelek.

Diputatu maori bat parlamentutik bota dute berriz, 'haka' dantzatzeagatik

Diputatu maori bat parlamentutik bota dute berriz, 'haka' dantzatzeagatik

Paulo Ostolaza

Rawiri Waititi Maorien Alderdiko diputatuak maoriei ematen zaien zerbitzu medikuaren gaian oposizioak diskurtso arrazista duela salatu nahi izan du. Aurrez ere bota zuten, gorbata gabe joateagatik.

<b>Boris Johnson lehen ministroa, Downing Streeteko 10. zenbakitik irteten, atzo.</b> ©VICKIE FLORES / EFE

Ipar Irlandan aritutako soldaduak epaitzea galarazi nahi du Londresek

Iosu Alberdi

Ostiral Santuko Akordioaren aurreko gertaerei eragingo lieke legedi berriak; 2.000 kasu inguru
Etxegabetzeen aurkako protesta bat, joan den martxoan, Madrilen. ©LUCIA FRANCO

Hogei urte aterpe bila

Lucia Franco

NBEk bosgarrenez zigortu du Espainia, Madrilgo familia kaltebera bat etxerik gabe uzteagatik, eta sei hilabeteko epea eman dio halakorik ez gertatzeko protokolo bat aurkeztu dezan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna