Argentinak zalantza guztiak uxatu nahi ditu

2014ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Argentinak irabazi egin zuen estreinakoan, 2-1 Bosniaren aurka, baina garaipenak ez zituen erabat uxatu selekzioak egin dezakeenaren inguruan dauden zalantzak. Aitzitik, areagotu egin zituen, argentinarrek partida nahiko eskasa jokatu baitzuten. Ez ziren izan Bosnia baino askoz gehiago, eta, azkenean, sufritu ere egin zuten hiru puntuak eskuratzeko.

Gaur dute aukera zalantza guztiak uxatzeko. Horretarako, ondo irabazi behar diote Irani. Ez dirudi erronka zaila, Asiako taldea Brasilgoa baino koska dezente beherago baitago. Alejandro Sabellak bi aldaketa egingo ditu: Gago eta Higuain ariko dira hasieratik Campagnaro eta Maxi Rodriguezen ordez. Hala, aurrealde ikusgarria zelairatuko du: Di Maria, Aguero, Messi eta Higuain. Dena, irabazteko, final-zortzirenetarako sailkapena ia erabakita uzteko eta zalantza guztiak behingoz uxatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.