Dignidad y Justicia eta Berroetaren senideak ere bai

2015eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Polizia indarkeriaren eta motibazio politikoko biktimen legea osatzeko helburuarekin, agerraldi gehiago ere onartu ditu Nafarroako Parlamentuak. Dignidad y Justicia biktimen elkarteko presidente Daniel Porterok bere burua eskaini du lantaldean agerraldia egiteko. PPNk proposatu du, eta onartu egin da haren eskaera. «ETAk egindako krimenak eta genozidio ekintzak» azalduko dituela iragarri du Porterok.

Onartu den beste agerraldi bat Angel Berroeta zenaren emazte eta seme-alabena da. Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerrak proposatu dute. 2004ko martxoaren 14an hil zuen Espainiako Polizia batek Berroeta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.