«Kontsentsu berriak» nahi ditu Domenechek

2017ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Xavier Domenech Catalunia en Comuko zerrendaburuak Akordio Berria deitutako plana aurkeztu zuen atzo. Izan ere,abenduaren 21etik aurrera, akordio «politiko, sozial eta ekonomiko» berriak nahi ditu Comuk; «kontsentsu berriak», alegia. Horrek helburu du, haren esanetan, «estatutuaren markoa» gainditzea, Espainiako Estatuarekin «aldebiko» harreman bat sortzea, eta, esaterako, Ogasun propio bat garatzea. Argi utzi du, gainera, ez duela babestuko ez aldebakarreko bidea hauspotzen duen «gobernurik», ez eta Ciudadanosek ordezkatzen duena ere.

Bide batez, eta «hauteskunde kanpaina ahalik eta normalena» izateko helburuarekin, preso dauden politikariak aska ditzatela eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.