Albistea entzun

Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Osotasunaren kontenplazioa

Angel Aldarondo -

2017ko irailak 29

'Life & Nothing More'

Zuzendaria: Antonio Mendez Esparza. Aktoreak: Andrew Bleechington, Regina Williams. Herrialdea: Espainia-AEB. Iraupena: 114 minutu.

Berriz post-Obamaren Ameriketako Estatu Batuetan gaude, berriz auzo pobre batean, eta berriz gazte galdu bat istorioaren nukleoan. Zorionez, Life & Nothing More ez da justu aurretik ikusi genuen alferrikako Sollers Point film babalorea. Hau ia kontrakoa da, edo behintzat, besteak izan beharko lituzkeen asmoak beteko ditu, remake on baten gisa. Sollers Point-en ez bezala, zinta honek egungo gazte iparramerikarren apatia eta egonezina primeran islatuko ditu, ikusleari pertsonaien bizipenen inguruan sortzen diren galderei eta erantzunei buruz pistak emanez.

Antonio Mendez Esparzaren —bai, espainiarra da— pelikula drama familiarraren eta erretratu sozialaren gurutzaketa da. Arrazismoa izan zitekeen pelikularen gai nagusia, baina inkomunika zioaren arriskua gailentzen da nagusiki. Bi seme-alaba dituen Regina ama senargabe afroamerikarraren istorioa du ardatz. Gogor arituko da lanean hiru urteko alaba eta Andrew seme nerabe konfliktiboa aurrera ateratzeko. Aita kartzelan izanik, eta amaren akatsen eraginez, Andrewk ez du bere bizitzan helbururik aurkitzen, bizi den aukera gutxiko inguru latzean.

Filmak egitura narratibo kuriosoa du, pertsonaia ezberdinen bizipenak tartekatuz, denbora eta erritmo desberdinak emanez; zuzendari trebeak, elipsiaren erabilera ezinhobeaz, osotasunaren itxura eman dio zatien batuketari. Horrela, amaren kezkak eta amodioak ere ezagutzeko aukera izango dugu, gizonezkoekin duen harreman txarra agerian jarriz. Amaren pertsonaia karismatikoa hunkigarria suertatuko da, nahita edo nahigabe gertatzen ari den guztiaren protagonista izateraino, filmari diskurtso feminista ausarta gehituz.

Zinemaldian sinesgarritasun handiko filmak ikusi ahal izan ditugu, baina baliteke hau izatea errealitatearekin egiantza handienekoa. Eta baliteke berriz aktore ez profesionalen erabilera bikaina arrakastaren gako garrantzitsua izatea. Mila aldiz kontatutako istorioa izan arren, merezi du filmaren ikuspuntu burutsu eta diskurtsiboak; osotasunaren kontenplazio ariketa bikaina da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Larunbatean hasiko da <em>Bizirik</em> lanaren aurkezpen bira, Donostiako Dabadaba aretoan. ©BENGO

Norbere burua barkatu artean

Uxue Rey Gorraiz

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak lehenengo lan luzea eman du: 'Bizirik'. Zortzi kantu bildu ditu; hiru kolaborazio tartean. Larunbatean hasiko du kontzertu bira, Donostian

Inauteri giroan murgilduko du herria festibalak. ©GUILLAUME FAUVEAU

Inauterietako dantzak eta musika batuko ditu Hartzaro festibalak

Berria

Otsailaren 10etik 21era egingo dute Uztaritzeko jaialdia, udaberriari ongietorria emateko asmoz

Rakel Esparza, Juan Mari Aburto, Fernando Perez eta Barbara Epalza, gaur goizean, Bilboko Azkuna Zentroan, urteko programazioa aurkezten. ©AZKUNA ZENTROA

Zortzi erakusketa hartuko ditu aurten Bilboko Azkuna zentroak

Olatz Enzunza Mallona

Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...