Albistea entzun

Guy Poulou. Ziburuko alkatea

«Beti horrela izan da, ez gaitu trabatzen; ongi bizi izan gara orain arte»

2001ean alkate izendatu zutenetik, 1.500 etxebizitza eraikiak izan dira Ziburun. Horietarik 1.050 bigarren egoitzak dira, eta 150, etxebizitza sozialak. Ziburuko etxeen %43 dira bigarren egoitza.
SYLVAIN SENCRISTO

Eneko Etxegarai Urain -

2017ko azaroak 28

Ipar Euskal Herriko bizi politikoko pertsona esanguratsua izan da Guy Poulou Ziburuko alkatea (Ziburu, Lapurdi, 1940), Les Republicains alderdiko ordezkaria. Kaskarotenea ikastolaren aferan, Seaskarekin izan zuen iskanbilak are ezagunago egin zuen.

Zein da zure jarrera bigarren egoitzaren zergari buruz?

Ni hasieratik kontra nengoen, ez dudalako bigarren mailako ziburutar klaserik egin nahi. Nire ustez, gainera, ez dio etxebizitzaren arazoari erantzuten, eta bigarren etxeen jabeek Ziburuko herrian parte hartzen dute, ekonomikoki adibidez. Gehienetan, gainera, herriko jendea dira, etxea herentziaz eskuratu dutenak, edo lanagatik kanpoan bizi direnak. Ezagutzen ditut; denak ez, baina bai gehienak. Nire haurrak, adibidez, kasu horretan dira: kanpora joan behar izan dute lanera, haien ikasketekin ez zutelako ogibiderik aurkitzen hemen. Ez da Ziburun bigarren etxebizitzarik erosi espekulazioa egiteko; ez da egia.

Bigarren urtean, aldiz, zerga aplikatu duzu %20 emendatuz. Zergatik?

Bai, tamalez estatuak herriko etxeei diru publikoa apaldu die, eta soluzio bat aurkitu behar zen horretarako. Diru horrekin herriaren finantzamenduak mantentzea izan dut helburu. Beste aukerarik ez zen, baina gorago ez da izanen; kontra naiz.

Horrek ez al du sortzen bigarren ziburutar klaserik, erran duzun bezala?

Bai, bigarren klaseko ziburutarrak sortzen ditu, zergaren aurrean parekoak ez diren herritarrak sortu dituelako. Niretzat, zergaren inguruan dugun berdintasuna hausten du.

Ziburuko oposizioak izenpe bilketa bat abiatu zuen; 1.300 sinadura lortu zituzten, eta %90 zergaren alde agertu ziren, hau da, hautesleriaren %33. Horrek eraginik izan al du zurek jarrera aldaketan?

Ez du inolako eraginik izan, ez. Noski, jendeak izenpetuko zuen; jendea ez da tuntuntzat hartu behar. Oso ongi zekiten bigarren etxebizitzen bizitegi zerga ez bagenuen emendatzen, urte guztian Ziburun bizi direnen zergak emendatuko genituela; beraz, jendeak izenpetu du, noski. Hori erraza izan da, baina ez du eraginik izan nire posizionamenduan edo erabakian.

Ziburun bigarren etxebizitzen tasa %43koa da. Zure ustez, non da bideragarritasunaren maila?

Ez dut inoiz horrela pentsatu, egia erran. Ez dakit. Baina egia da beti horrela izan dela,ez gaitu trabatzen; ongi bizi izan gara orain arte, ohituak gara. Eta egia da arazo bat dela ziburutar gazteek etxebizitza bat eskuratu dezaten. Bigarren etxebizitza kopurua nondik aztertzen den, horren arabera izango da bideragarria. Oposizioaren erasoak baldin badira, eraso horietara ohitua naiz, berdin zait.

Eskualdeko kontuen gortearen arabera, 2001ean boterean zarenetik eraiki diren 1.500 etxebizitzetatik 1.050 bigarren egoitzak dira. Nola azaltzen duzu ezberdintasun hori?

Zenbaki ofizialak baldin badira, ez dut erranen gezurra direnik. Bi herenak dira, bai, 1.500etik 1.000. Emendatze handi bat da, bai. Jakin behar duzu ez dela herriaren borondate bat bigarren egoitzen kopuru hori. Jasaten dugu, eta ez dugu bultzatzen. Etxebizitza sozialak parean eraikitzeko, bizileku pribatu bat jarri behar da. Zenbat jarri behar diren ez dakit, baina bizileku pribatuak etxebizitza soziala finantzatzen du.

Zein da, beraz, zuen borondatea?

Apaltzea da, noski, baina zertarako? Bizitegi sozialak egiteko, noski. Nire asmoa jabegora heltzen laguntzea da, eta garai hauetan ezin dut egin. Horretarako, jabegora heltzea etxebizitza sozialaren tasan sartzea nahiko nuke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako. ©G. FAUVEAU

Espekulazioaren kontra protesta egin dute Maulen

Oihana Teyseyre Koskarat

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute manifestazioa, eta salatu dute kostaldean dagoen etxebizitzaren krisia Zuberoara heltzen ari dela

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Ilustrazioa: Eider Eibar. ©

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Manifestazioa, gaur, Donostian. ©Itaia Donostia.

Ziztada bidezko erasoak salatu, eta indarkeria matxistaren aurka antolatzera deitu dute

Berria

Itaiak manifestazio bat egin du Donostian, 'Ziztadarik ez. Erasoen aurrean babesa antolatu' lelopean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...