Barcinaren ordezkoa aukeratuko du gaur UPNren Kontseiluak

Erredakzioa -

2014ko azaroak 29
UPNren Kontseilu Politikoak gaur aukeratuko du foru gobernuko presidentetzarako hautagaia. Iruña Park hotelean izango da hori, 19:00etan hasita. Yolanda Barcina ordezkatuko duen pertsonarekin batera, Iruñeko eta Tuterako alkategaiak aurkeztuko dituzte. Bihar, berriz, jendaurreko lehen agerraldia egingo du presidentegaiak, Tuteran, Alderdiaren Egunean.

Azaroaren 10ean, atzera egin zuen Barcinak, bi hilabete lehenago aurkeztutako hautagaitzari uko eginez. Ordutik, lau pertsona aurkeztuko dira hura ordezkatzeko: Jose Javier Esparza, Juan Ramon Rabade, Amelia Salanueva eta Alberto Catalan. Horietatik, gaurko deituta dagoen kontseilu politikoa atzeratzeko eskatu dute hiruk. Barcinak, UPNko presidente gisa, baina, erabaki du eskaera horiek aintzat ez hartzea eta gaur egitea batzarra. Atzo, arratsaldeko osoan bilduta egon zen alderdiko zuzendaritzarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna