Aludiumek 20 milioi euro inbertituko ditu Zornotzan

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Atlas Holding taldeko aluminioaren sektoreko Aludium multinazionalak iragarri du 20 milioi euro inbertituko dituela Zornotzako (Bizkaia) altzairutegian, hainbat ganberako labe berri bat jartzeko. Multinazionalaren esanetan, Zornotzako plantak urtean 250.000 tona CO2 gutxiago isuriko ditu labe horri esker.

Labeak urtean 55.000 tona txatar lakadun prozesatuko ditu, eta, horrela, kanpoko metal hornitzaileen behar txikiagoa izango du. Hemezortzi hilabete beharko dituzte labea muntatzeko; hortaz, labea 2019ko bigarren seihilekoan jarriko dute martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.