Oihana Azkorbebeitia. Lehen emakume euskalduna

«Amaitu beharreko lekuan amaitu dut; ezin dut gehiago eskatu»

Unai Ugartemendia.
Zegama
2018ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Denbora: 4.47.18

Dena espero bezala atera al da?

Bai, dena espero nuen moduan atera zait. Denbora gehienean Megan Kimmelekin eta Sheila Avilesekin joan naiz, eta erreferentzia bikainak ziren niretzat. Andraitzerainoko bidea Avilesekin egin dut, eta Kimmel eta Forsberg ere atzean uztea lortu dugu. Banekien Andraitzetik behera Avilesek atzean utziko ninduela, eta postua mantentzearekin nahikoa nuela pentsatu dut. Orokorrean, eta lasterketa nola joan den kontuan hartuta, uste dut amaitu beharreko lekuan amaitu dudala. Aurretik amaitu duten guztiak Munduko Kopan lehiatzen dira, eta aurrean ibiltzen dira, beraz, ezin gehiago eskatu.

Eguraldia ez duzue aldeko izan.

Garbi dago aurten ez dela izan markak egiteko urtea; sargori egin du, eta heze, eta horrekin dezente gogortu da lasterketa.

Gustura amaitu al duzu lortutako postuarekin?

Nire lekua aurkitu dut, eta orokorrean oso gustura amaitu dut. Banekien zer-nolako maila izango zen, eta pozik nago seigarren postuarekin.

Inoizko mailarik handiena izan omen da emakumeen artean. Gauza bera pentsatzen al duzu?

Nik ere hala pentsatzen dut. Pentsa, Silvia Rampazzo [iaz bigarren] eta Eli Gordon nire atzetik sartu dira, eta horrek erakusten du emakumeen artean zein maila zegoen aurten Zegaman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.