Albistea entzun

Datorren asteko estreinaldiak

Gizartearen gaineko satira gordina

Ruben Ostlunden 'The Square' pelikulak Urrezko Palma irabazi du aurtengo Cannesko Zinemaldian
Zuzentasun politikoa, aberastasuna, pobrezia... landu nahi izan ditu Ostlundek filmean.
Zuzentasun politikoa, aberastasuna, pobrezia... landu nahi izan ditu Ostlundek filmean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2017ko azaroak 4

Zinema munduan gaur egun Suediak duen zinemagilerik ezagunena da Ruben Ostlund zuzendaria. Ez da oraindik jende saldoa zinema aretoetara mugituko duen izena, baina azken urteotan prestigio handia lortu du orain dela 43 urte Gotenborgen jaiotako zuzendariak. Are handiagoa aurten Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuenetik, orain aretoetara iritsiko den The Square filmarekin.

Sari garrantzitsu hori azken urteotan izandako ibilbide artistiko interesgarri baten errematea izan da. Jaioterrian lehen urratsak egin ondoren, Ostlund 2011n hasi zen Suediatik kanpo ere ezagun egiten, gehienbat Play filmari esker. Sorterrian oihartzun handia lortzeaz gain, Gijongo eta Tokioko zinemaldietan zuzendari onenaren sariak eskuratu zituen bullying gaia lantzen zuen pelikula gordin horren bitartez.

Handik hiru urtera, Ostlunden ibilbideak beste urrats inportante bat egin zuen. Turist filma - Force majeure izenburua ere hartu zuen pelikulak- Cannesko zinemaldian aurkeztu eta hango Un certain regard sail prestigiodunean epaimahaiaren saria jaso zuen. Sari hori, beste hamaika sariren eta izendapenen hasiera besterik ez zen izan.

Horri esker, Alpeetako eski estazio batean girotuta zegoen familia drama Europako herrialde askotan estreinatu ahal izan zen, eta urteko pelikularik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

Gizartearen kontraesanak

The Square izan da hurrengo urratsa, eta, dudarik gabe, Cannesen irabazitako Urrezko Palmak zinemagile inportanteen ligara eraman du zinemagile suediarra. Istorio deseroso eta probokatzailea da Ostlundek pantaila handira eraman duena, eta, halakoetan gertatu ohi den bezala, muturreko iritziak eragin zituen zinemaldian.

Itxuraz sinplea da The Square-k kontatzen duen istorioa. Arte garaikideko museo batean, izen bereko erakusketa bat prestatu dute; giza balioak sustatu nahi dituen proiektua da, eta hori sustatu nahian dabiltza. Christian da museoko zuzendaria, eta komunikazio enpresa bat kontratatuko du erakusketa sustatzeko. Enpresa horrek ekintza ikusgarria prestatuko du, zeresan handia eta kritika ugari eraginen dituena.

Hain zuzen ere, ideia horrekin lotutako gaiak dira film honetan Ruben Ostlundek landu nahi izan dituenak: zuzentasun politikoaren mugak, aberastasuna eta pobrezia, indibidualtasunaren eta komunitatearen arteko amildegia... Horiek guztiak bere sorterrian eta Europa osoan ikusten dituen joerek eragindako ideiak direla aitortu du zinemagileak. Horretarako, ikuslearen aurrean muturreko egoera bat begi aurrean jartzea ezinbestekoa zela uste du.

Era berean, The Square hainbat esperientzia errealetan dago oinarrituta. Batetik, 1973. urtean Princetongo unibertsitateak teologia ikasle batzuen portaeren inguruko esperimentu bat. Bestetik, 2008an Suedian izan zen gertaera bat: urte horretan, guztiz itxitako lehenengo auzunea inauguratu zuten; eremu bat, non herritar aberatsek guztiz bakartuta bizi diren. Azkenik, Ruben Ostlundek berak Vandalorumgo museoan egin zuen erakusketa bat ere izan da pelikula izan dituen lehengaietako bat.

'THE SQUARE'

Zuzendaria. Ruben Ostlund.

Aktoreak. Claes Bang, Elisabeth Moss, Dominic West, Terry Notary, Christopher Laesso.

Herrialdea. Suedia.

Urtea. 2017.

Iraupena. 142 minutu.

Generoa. Drama.

Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Abenduaren 3ko elkarlaneko TBsaioa

Iparraldeko euskal hedabideek saio berezia egingo dute 11:00etan, Baionan

Urtzi Urkizu

Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean arituko dira 11:00etatik 12:00etara, 'Euskara, hedabideetatik karriketara!' izenburupean. Zuzenean ikusi ahalko da hementxe bertan

Erroiz olio enpresako kideak, Oinatz Bengoetxea pilotari ohia erdian dutela, atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Urre berdearen zukua dastagai

Unai Etxenausia

Lantziegoko Erroiz olio enpresak oliba olio birjina estra berria aurkeztu du. Aurten, Bengoetxea pilotari profesional ohia gonbidatu dute Sustraiak zuku izarra dastatzera.
Txantxangorri bati eta onddo bati sakelakoarekin egindako argazkiek Merlin eta Mushtool aplikazioetan egindako bidea. ©BERRIA

Natura poltsikoan

Enekoitz Telleria Sarriegi

Geroz eta gehiago dira natura behatzen eta ulertzen laguntzen duten sakelako aplikazioak. Behatu litezke mendiak, onddoak, hegaztiak, landareak, zeruak... eta bahetu litezke ondoren behaketak. Adituek diote erabilgarriak, errazak eta herritarrak zientziara hurbiltzeko lagungarriak direla, baina tentuz erabiltzekoak ere bai, ez dutelako beti bete-betean asmatzen.

Jose Ignacio Jauregi —eskuinetik hasita bigarrena—, lankideekin, Michelin izar berdea esku artean dutela. ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Ongi elikatutako txerriek zapore hobea dute»

Amaia Jimenez Larrea

Lekunberriko Maskarada jatetxeak Michelin izar berde bat lortu du orain gutxi. Jatetxearen jasangarritasuna saritu dute, 'euskal txerri' izeneko arraza nola tratatzen duten aintzat hartuta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.