Jose Antonio Aranda. Euskalmeteko arduraduna

«Negu arraroa doa: ipar poloan tenperatura altua dute, eta hotza lekuz mugitu da»

MARISOL RAMIREZ / ARP.
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Goizaldean elurra itsas mailan ere egingo zuela iragarria zuen Euskalmetek, eta eguerdirako atertuko zuela. Bete ziren iragarpenak. Ezohiko negua ari da izaten, Euskalmeteko iragarpen arduradun Jose Antonio Arandaren esanetan.

Iragarpenak bete-betean asmatu du: elurra kostalderaino.

Iragarpenak bete egin dira oro har, bai. Egoera oso arraroa izan da: kostaraino iritsi da elurra —ez da askotan gertatzen hori—, eta tenperatura oso baxuarekin egin du elurra. Gainera, fronte bero batek eragin du, hegoaldetik etorrita. Prezipitazioari dagokionez, ez du asko egin, baina eragin handia eduki du: lurra hotz eta lehor zegoen, eta berehala zuritu du. Gainera, elur hautsa izan da, harroa, eta horrek dakar elurrak bolumen handia hartzea.

Orain arte jaso dituzuen datuen arabera, nolakoa izaten ari da aurtengo negua?

Ezohikoa. Ez da oso hotza izaten ari, baina bai oso-oso umela. Euria erruz egin du. Gorabehera handiko eguraldia izan dugu. Negu arraroa leku askotan ari da izaten: ipar poloan tenperatura altuak dauzkate, eta hotza lekuz mugitu da. Bat-bateko berotze bat izan da estratosferan —negu gehienetan bezala—, baina aurten berotze hori troposferan ere sartu da. Horrek ekarri du haizeak norabidea aldatu izana: mendebaldetik ekialdera beharrean, ekialdetik mendebaldera datorkigu. Haize hotza ekarri du horrek.

Eta hego haizea orain.

Bai. Datozen egunetan hala izango da, eta tenperatura altuak. Egun batzuetan izango dugu hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.