Mausoleoa botatzeko hatsa

Iruñeko Erorien Monumentua eraisteko herri ekinbide bat aurkeztu dute, 120 gizarte eta kultur eragilek eta ordezkari politikok sinatuta
Dozenaka lagun bildu ziren atzo Iruñeko Udaletxe plazan, manifestuaren aurkezpenean.
Dozenaka lagun bildu ziren atzo Iruñeko Udaletxe plazan, manifestuaren aurkezpenean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2018ko irailak 26

Josefina Lamberto, Montxo Armendariz, Enrique Villarreal El Drogas, Helena Berruezo, Fermin Balentzia, Julieta Itoiz La Chula Potra, Roldan Jimeno, Abel Azkona... Sostengu zabala lortu du Iruñeko Erorien Monumentua Eraistearen Aldeko Herri Ekinbideak. Eraikinak balio arkitektoniko eta historikorik ez duela eta diktadurari gorazarre egiteko eraikia izan zela nabarmendu dute 120tik gora pertsonak, atzo Iruñean aurkeztutako manifestuan. Deia egin diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari, monumentua eraisteko urratsak egin ditzaten.

Memoria historikoaren esparruko ekintzaileak, 1936ko kolpe militarraren eta diktaduraren biktimen senideak, kulturaren esparruko sortzaileak, unibertsitateko irakasleak eta historialariak batu dira egitasmora. Baita ezkerreko ordezkari politiko zenbait ere. Zerrendan dira, besteak beste, Koldo Amezketa EH Bilduko parlamentari izandakoa, Laura Perez eta Tere Saez Ahal Dugu-Orain Bai taldeko legebiltzarkideak, Ezkerrako Marisa de Simon eta PSNko eledun izandako Helena Berruezo eta Jose Luis Uriz.

Manifestuan, Erorien Monumentua botatzeko motiboak aletu dituzte herri mugimenduko kideek. Zehazki, hiru multzotan sailkatu dituzte. Bat: «demokratikoak» edo memoria historikoarekin lotura dutenak. Bi: zuzenbidean oinarria dutenak. Eta hiru: arkitektonikoak eta hirigintzakoak. Lehen multzoan, eraikinaren iraganaz gogoeta egin dute sinatzaileek: «Genozidioaren eta altxamendu armatu basatiaren bi buruzagi nagusien omenez eginiko hileta panteoi erraldoia da. Nafarroan ez zen gerra fronterik izan; hala ere, milaka herritar odol hotzean hil zituzten, ondasunak ostu zizkieten, euren senideak umiliatu zituzten, eta hamarkadaz hamarkada ikara eta isiltasunaz josi zuten herria. Hori babestu zutenen ideologia laudatu eta goresten du monumentu horrek, baita gizateriaren kontrako krimenen apologia egin ere».

Zuzenbideari dagokionez, Memoria Historikoaren 52/2007 Legea aipatzen du herri ekinbideak. Izan ere, lege horren arabera, diktadura goresten duten monumentu eta ikur guztiak eremu publikoetatik erretiratu behar dira. «Kontuan hartzekoa da, kasu honetan, monumentua bere osotasunean eraikia dagoela altxamendu militarrari, Gerra Zibilari eta Frankoren diktadurari gorazarre egiteko xedearekin».

Azkenik, hirigintzari eta arkitekturari lotutako arrazoien artean, manifestuan aipatu dute eraikina ezin dela erabili beste ezertarako: «Hileta monumentu gisa erabiltzeko diseinatu zuten; horretarako eraiki zuten, eta ez beste ezertarako. Kupularen azpiko eremu libre eskasa ez da aski bertan inolako jarduerarik egiteko».

Asiron: «Positiboa da»

Iruñeko alkate Joseba Asironek begi onez ikusi du plataforma berriaren sorrera. Manifestuaz galdetuta, «positiboa» dela esan du, «monumentuari buruzko eztabaida aberastuko duelako». Auzia konpontzeko «gogoeta sakona» beharko dela gaineratu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna