Albistea entzun

Koronabirusa

Neurriak arintzeko fasea hasi da Iparraldean

 Bigarren fasea hasi da gaur. Etxeratze agindua 21:00etan izanen da.

Taberna bateko terraza, Baionan, iazko ekainean.
Taberna bateko terraza, Baionan, iazko ekainean. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko maiatzak 18

Ipar Euskal Herriko ostatuek, jatetxeek, antzokiek, zinema gelek eta museoek zazpi hilabete pasatu dituzte hetsirik. Joan den urriaren 29an hesteko agindua eman zien Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, eta, geroztik, osorik hetsirik egon dira, luzaz egutegi zehatzik ukan gabe egon ondoan. Apiril hondarrean, berriz, neurri murriztaileen arintzearen egutegia eman zuen Macronek, eta, maiatzaren 3az geroz, lehen fasea abian da. Gaurtik aitzina hasiko da bigarrena: orain arte hetsirik egon diren hainbat sektore berriz irekiko dituzte, eta etxeratze agindua 19:00etatik 21:00etara gibelatuko dute.

Ostatu eta jatetxeetan terrazak bakarrik ez dituzte irekitzen ahalko, eta publikoa hartzen duten gainerako lekuetara jende kopuru mugatu bat baizik ezingo da sartu, hala nola zinema geletara, museoetara eta antzokietara.

Sektore horietako langileak jadanik hasiak dira prestatzen. Jerome François Baionako Soinua ostatuko kudeatzailea da, eta jadanik hasia da irekitzearen prestatzen: garbitu, konpondu, hornitzaileak deitu... «Biziki kontent gara berriz irekitzeaz, luze izan da», onartu du. Halere, protokolo zorrotzak errespetatu beharko dituzte ostatu eta jatetxeek. Terrazetan soilik hartzen ahalko dituzte bezeroak, eta gehienez ere sei lagun elkartzen ahalko dira mahai inguruan.

Aldiz, protokoloa «aplikatu ezina»zaio Nicolas Miqueli, Baionako Victor Hugo jatetxeko jabeari. Haren arabera, eguraldiak gehiegi baldintzatuko du jatetxearen funtzionamendua: bihar ez du irekiko. Ekainaren 9ra arte egonen da beha, neurriak arinduko dituztelakoan. «Badakigu eguraldia nolakoa den hemen: eguzkia izaten ahal da 11:30ean, eta euria 12:30ean. Terrazan jan nahi duten bezeroekin zer egin behar dugu euria hasten badu?», galdetu du. Ez du arriskurik hartu nahi izan.

Itxieraren harira sortu zuten Kasu, ostalariak kexu kolektiboak, bestalde, atzo jakinarazi zuen, Euskal Hirigune Elkargoarekin negoziatu ondoan, datorren hilabetean onartu beharra duela instituzioak lur zergaren diru itzultzea. Izan ere, hetsirik izan badira ere, pagatzen segitu baitute ostalariek.

Kulturazaleen berantetsia

Kultur gelak ere zabalduko dituzte gaurtik aitzina. Miarritzeko Atabal kontzertu gelako arduraduna da François Maton: «Neurri zorrotzak aplikatzeko gai gara, alta, hetsirik egotera behartuak izan gara. Ulertzeko ez da erraza izan. Hegoaldean, adibidez, irekiak egon dira, neurri zorrotzekin», azaldu du. Berriz ere irekitzearen berria ukan eta berehala, programazioa prestatzen hasi da kontzertu gelako lantaldea. «Maiatzaren 21ean izanen da gure lehen kontzertua. Tokiko musika taldeak ekarraraziko ditugu, lehentasunez», esplikatu du. Dagoeneko salgai dira txartelak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Baionako terraza bat, artxiboko irudian ©Bob Edme/ Iparla

Uztailaren 9an diskotekak irekiko dituzte Ipar Euskal Herrian

Berria

Dantzalekuetan sartzeko ezinbestekoa izango da osasun ziurtagiria aurkeztea. Kontzertu aretoetako neurriak, berriz, ekainaren 30ean malgutuko dituzte, edukiera %75era zabalduta.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua artxiboko irudi batean. ©Jaizki Fontaneda/FOKU

Hegoaldetik joandako biztanleak txertatzeko irizpideak zorroztuko dituzte Lapurdin

Maria Ortega Zubiate

Maider Arostegi Miarritzeko alkateak adierazi du Hegoaldetik joandako biztanleen gorakadak neurriak zorroztea ekarriko duela. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du ez dutela prozesu horren berri.

Hainbat herritar Gasteizko kale batean. ©Jaizki Fontaneda

Beste 119 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

2020ko uztail erdialdetik erregistratutako kutsatu kopururik apalena da. 5.000 proba inguru egin dira; beraz, %3 da positiboen ehunekoa.

Bi txitek tamaina handia zuten jada, eta horrek zaildu egiten zion haien amari haiek babestea. ©Urdaibai Bird Center

Hil egin dira Urdaibain jaio ziren bi arrano arrantzaleak

Paulo Ostolaza

Jaio eta hogei egunera hil dira; ezin izan zioten eutsi joan den ostiralean Urdaibai astindu zuen ekaitzari. Arduradunen arabera, txiten heriotza «naturaltzat» hartu behar da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.