Albistea entzun

UEUk nahi du Udako Ikastaroak «gogoeta gune» izan daitezela

Ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitarte izanen dira ikastaroak, Euskal Herriko txoko anitzetan. Matrikulazio epea zabalik dago jada

Aitor Bengoetxea eta Irati Iziar atzo, Iruñean.
Aitor Bengoetxea eta Irati Iziar atzo, Iruñean. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko maiatzak 25

51. Udako Ikastaroak aurkeztu zituen UEUk atzo, Iruñean. Orotara, hamazazpi jardunaldi eta topaketa egonen dira, «euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko». Ekitaldi horiek guztiak «arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune» direla adierazi dute arduradunek. Egoera horretan, Irati Iziarrek, UEUko Uda Ikastaroen arduradunak, azaldu zuen iaz «gizartearentzat estrategikoak» ziren gaiak landu zituztela, eta aurten «bide horri eutsi, formakuntza esparrua gainditu eta Udako Ikastaroak gogoeta gune bezala finkatzea» erabaki dutela.

 

Aurkezpena Iruñeko Katakraken egin zuten, eta, Iziarrez gain, han izan zen Aitor Bengoetxea UEUko zuzendaria ere. Ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitarte izanen dira ikastaroak, Euskal Herriko txoko anitzetan: Eibar (Gipuzkoa), Baiona, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Errenteria, Tolosa eta Usurbil (Gipuzkoa). Hamar euro balioko dute ikastaroetako matrikulek, eta jada zabalik dago izena emateko epea.

Bengoetxeak erran zuen Udako Ikastaroek hasiera-hasieratik erakutsi zutela «euskara unibertsitatean ere» erabiltzen ahal zela: «Hasieran, hitzaldi irekiak ziren; ondoren, jakintza alor espezifikoak, barnetegi moduan Larragoako garaian, laburragoak eta aditu eta profesionalei begirakoak azken urteetan, eta, iazko urteurrenaren hariari jarraikiz, hausnarketarako eta gogoetarako gune dira orain». Hala, zehaztu zuen hori dela UEUren zereginetako bat: «Euskal Herriarentzat garrantzitsuak diren gai eta eztabaidetarako gune akademiko euskaldun bat eskaintzea».

Iziarrek argi utzi zuen ikastaroen ezaugarriak berdin jarraituko duela: aurrez aurrekoak izanen dira aurrerantzean ere. Izan ere, arduradunak azaldu zuen ekintza horien helburua hausnartzea baino gehiago dela, «elkar ezagutzea eta komunitatea trinkotzea» nahi baitute.

Kalitatea ere aurreko aldietan bezainbertze zaindu dutela erran zuen: «Udakoak arnasgune akademikoa dira bertara doazenentzat, eta baita euskaldunen topagunea ere». Hala, jardunaldiak hainbat eragilerekin batera antolatu dituztela azaldu zuen, hala nola Kontseiluarekin eta BadaLabekin. «Jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesionalek, gaian interesa dutenek eta, azken finean, euskaldun guztiek».

Egitarau zabala

Hasiera ekitaldia Bilbon izanen da, ekainaren 14an. Herritarrak ikerketan inplikatzen du izena, eta zientzia herritarra delakoa izanen dute hizpide. Hau da, herritarrak subjektu aktiboak direnez, ikerkuntzan parte hartzen dutenean zientzian eragiteko gaitasuna dutela sentitzen ahal dute. Sentimendu horrek zientzien eragin soziala zabaltzen lagundu dezake.

Lehenbiziko ekitaldia, baina, egun bat lehenago izanen da, Eibarren: Osasun Zientzietako Gradu Amaierako Lanen III. Jardunaldia. Lan horiei ikusgaitasun handiagoa emateko helburuarekin egin ohi da. Horrez gain, bertze zenbait gai landuko dituzte ikastaroetan: adimen artifiziala, loditasuna, unibertsitateko ikerlarien prekarizazioa, euskal artearen historia eta trantsizio ekosoziala.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gasteizko Udalak gaur eguerdian deitutako protesta ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela

Edurne Begiristain

Josu Erkorekak esan du urtarrilean hasi zuela Ertzaintzak ikerketa, bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi zuenean, eta maiatzaren 18tik biktimaren arrisku maila aztertzen ari zela.

Alfredo De Miguel, artxiboko irudi batean ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen helegiteak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Irati Urdalleta Lete

Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.

Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Arantxa Iraola

Abotsanitz taldeak zazpi zinegotzi lortu ditu, eta helburuen artean du alarde «publiko» bat lortzeko urratsak eginez joatea «adostasuna» ardatz hartuta; EH Bilduk esan du bidean lagun izango duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.