Tubacexek ez du arazorik espero Irango negozioan, oraingoz

Jon Fernandez.
2018ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Zailak dirudite Arabako Tubacex konpainiaren nazioarteko orekak Donald Trumpen aro betean, baina, oraingoz, ez du larritzeko arrazoirik. Laudioko tutugileak akziodunen batzarra egin zuen atzo, eta bertan azaldu zutenAEBek Irani jarri asmo dizkioten zigor ekonomikoek ez diotela eragingo, oraingoz.

Iaz 556 milioi euroko kontratu garrantzitsu bat sinatu zuen Irango energia sektorearekin: hiru fasetan, 600 kilometroko hodi azpiegitura jarri behar du. Otsailean hasi zen lehen zatia hornitzen, eta konpainiak espero du fase hori «arazo nabarmen barik» amaitzea urrirako. «Argitzeko dago zer gertatuko den beste bi faseekin», aitortu zuen Alvaro Bidegain presidenteak. Gakoa izango da EBk zer jarrera hartuko duen AEBen zigorren inguruan.

Haatik, aldi berean, Tubacexek iragarri du bigarren lantegia irekiko duela datorren urtean AEBetan. Dagoeneko badu bat Pennsylvanian, 1990. urtetik.

Konpainiak aurten hiru urteko krisia atzean uztea espero du, eta aurreikusi du 2014ko emaitzak berdintzea, 30 milioi euro inguruko irabaziekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.