'Obabakoak' antzezlana euskaraz emango du Arriagak Stuttgarten

Calixto Bieito zuzendariak eta Bernardo Atxagak solasaldi bat izango dute larunbatean. Obra alemanezko azpidatziekin taularatuko dute

Obabakoak antzezlanaren entsegu bat, 2017ko irailean. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Erredakzioa
2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Orain dela bi urte estreinatu zuen Bilboko Arriaga antzokiak Obabakoak antzezlana, eta, orduz geroztik, Euskal Herrian ez ezik, Madrilen eta Bartzelona ere taularatu du Calixto Bieitok zuzendutako obra. Asteburuan, baina, beste jauzi bat eman, eta Stuttgarteko (Alemania) Antzoki Nazionalean oholtzaratuko dute. Euskaraz emango dute, alemanezko azpidatziekin. Emanaldia 19:30ean hasiko da, baina horren aurretik, 18:00etan, Bieitok eta Bernardo Atxaga Obabakoak liburuaren egileak parte hartuko dute mahai inguru batean. Bertan, eleberriarekin eta antzerkirako egokitzapenarekin erlazionatutako hainbat alderditan sakonduko dute.

2017-2018 denboraldian Obabakoak izan zen Arriaga antzokiaren ekoizpen garrantzitsuena, eta 2017ko urrian estreinatu zuten euskaraz. Gero, azaroan, gaztelaniazko bertsioa taularatu zuten.

Talde artistikoari dagokionez, aktore multzo zabala du Obabakoak-ek: Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Idoia Merodio, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoi. Eszenografiaz Susanne Gschwender arduratu da, Sarah Derendingerrek proiekzioak egin ditu, Michael Bauerrek argiztapenaren diseinua, eta musika eta ahots moldaketak Carlos Imazenak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.