Musika, zinema, komikia eta bestelako lanak

Michaela Chalmeta Big Band-ekin eman zuen kontzertua joan den ekainean, Donostian, Adarra saria jasotzeko ekitaldian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
mikel lizarralde
2018ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Fermin Muguruzak bakarka grabatu zuen lehen diskoarekin lotura agerikorik ez badu ere, Brigadistak Sound System (1999) eta B-Map 1917+100 (2017) lotzen dituzten hariak ere aurki daitezke. Azkeneko lanak B hizkiarekin hasten diren munduko hamar hiriren gainean hitz egiten duen bezala, estreinako hura munduko hainbat lekutan grabatu zuen (Los Angeles, Erroma, Habana, Montreal, Paris), hainbat urtetako biretan harreman estua izandako tokian tokiko musikariekin. Izenburuak zioen bezala, kantaria kulturen, musiken eta hizkuntzen brigadista gisa azaldu zen lehen lan hartan, eta ez du izpiritu hori galdu hogei urteotan.

Brigadistak Sound System-ek hasitako bideak jarraipena izan zuen XXI. mendeko lehen hamarkadan, eta Muguruzaren disko guztiak proiektu pertsonal bezain kolektiboak bilakatu ziren. Munduko musikariekin grabatu zuen FM 99.00 Dub Manifest diskoa (2000), eta euskal musikariekin osatutako Kontrabanda izan zuen lagun In-komunikazioa diskoa zuzenean aurkezteko. Musikalki, reggaea eta Jamaikako doinuak bilakatu ziren bere musika eskaintzaren ardatz, Euskal Herria Jamaika Clash diskoak (2006) erakutsi zuenez .

Zinemaren deia

Asthmatic Lion Sound Systema (2008) diskoa kaleratu zuenetik, ordea, Muguruzaren musika lana barreiatuagoa izan da, eta bestelako diziplina batzuetara eraman du sormen lana. Hala, Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina (2009) film dokumentala zuzendu zuenetik ikus-entzunezkoak izan ditu lan tresna nagusi. Al Jazeera-rentzat dokumental sorta bat egin zuen, eta 2012ko Donostiako Zinemaldian Zuloak proiektua aurkeztu zuen. Gainera, komikiaren munduan ere sartu eta Black is Beltza nobela grafikoa ondu zuen Jorge Alderete artista grafikoarekin eta Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean. Orain ari da lan horretan oinarritutako filma osatzen.

Musika ez du inoiz utzi, baina azkeneko urteetan bere kantuen berrikusketak egin ditu batik bat. Nola? Irun Meets New Orleans (2015) diskoan bere kantuen bertsioak grabatu zituen New Orleanseko musikariekin, eta Micaela Chalmeta Big Bandarekin ere aritu izan da zuzenean.

Ez da inoiz joan, baina orain bueltan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.