GAKOAK

2016ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Etxeko langileen alorreko datu asko ezezagunak dira. Ari dira, ordea, ugaritzen haien lan baldintzen berri ematen duten ikerketak. Hona hainbat kontu jakingarri:

Etorkinak dira asko. Etxeko lanetarako andreak kontratatzen dira ia beti, etorkinak sarritan. Gipuzkoako datuak jarri ditu SOS Arrazakeriak adibide gisara; Gizarte Segurantzan 3.558 pertsona daude izena emanda etxeko lanetako erregimenean, eta %40 andrazko etorkinak dira. Langile egoiliarrei dagokien erregimenean —lantoki duten etxea bizileku ere badutenentzat da— , aldea agerikoagoa da: % 80 Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetatik etorritako andre etorkinak dira. Egoera zaurgarrienean horiek daudela ohartarazi dute.

60-80 orduko lan asteak. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak egindako ikerketa baten arabera, egoiliar gisara ari diren langileen %78k astean 60 ordu baino gehiago egiten dituzte beharrean; %23,5ek, berriz, 80 ordutik gora. %14k bakarrik dituzte egunean bi ordu baino gehiago libre, eta %23,5ek bakarrik dute 36 ordutik gorako atsedenaldi jarraitu bat izateko aukera.

Soldata apalak. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartearen arabera, beharginen %85ek dagokien gutxieneko soldatatik beherako ordainsaria dute.

Zaurgarritasuna. Sortzen aholkularitzak inkesta bat egina badu etxeko langile etorkinen artean. Datuek erakusten dute zeinen egoera zaurgarrian ari diren lanean horietako asko: %28k adierazi dute lantokian sexu jazarpena jasan dutela, eta %27k irainak entzun dituztela: sexualak eta arrazistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.