Bi egun, gogoeta egiteko zazpi arlo, eta aditu ugari

2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Gaur eta bihar Bilboko Campos antzokian egingo dituzten jardunaldietan zazpi eztabaidagune antolatuko dituzte, eta estatugintzarekin zerikusia duen arlo bat jorratuko dute bakoitzean. Maddalen Iriartek eta Peio Urizarrek irekiko dute gaurko saioa, eta gero Euskal Herriko instituzio egituratzea, harreman ekonomikoak eta Europako Batasunaren argi-ilunak aztertuko dituzte, hainbat adituren eskutik; besteak beste, Bart Maddens politologoa (Flandria), Sjudur Skaale diputatua (Faroe uharteak) eta Sebastian Quenot (Korsika).

Bihar, ikuspegi feminista, azpiegiturak eta beste arlo batzuk jorratuko dituzte. Itxierako konferentzian Robin McAlpine (Eskozia), Mairtin O Muilleoir(Irlanda) eta Elisenda Paluzie (Katalunia) arituko dira, Arnaldo Otegirekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.