BEGIZ

Kontrastez betetako erakusketa

Ismael Manterola

2017ko martxoak 21
Itziar Okarizen erakusketa Carreras Mugika galerian, Isabel Garairena Rekaldeko areto nagusian eta Sara Campillorena erakusleihoan, Elena Mendizabalena eta Monica Ortuzarrena La Taller galerian. Aurreko astean egindako ibilbidean ikusitako erakusketak. Itziar Okarizen ametsekin gozatu ondoren, niretzat ezezaguna zen Isabel Garairen erakusketara, Elena Mendizabalen eskulturekin bukatzeko.

Artikulu hau idaztera joan naizenean konturatu naiz aurreko asteko ostiral arratsaldean ikusitako erakusketa guztiak emakumeenak zirela. Ez da arraroa arte munduan; horregatik, ez zitzaidan bururatu martxoaren 8aren bueltan emakumeen inguruko erakusketa gehiago programatzen direla pentsatzea.

Nahiago dut kasualitate hutsa dela pentsatu edo, lanean dabilen artisten probabilitate-mailaren arabera, errazagoa dela emakume artistak topatzea gizasemeak topatzea baino, nahiz eta, zoritxarrez, oraindik berdintasuna arte mundutik ere urruti egon.

Kasualitatea izan edo arte paisaia berdintasunera hurbiltzen ari den sentsazioa izan, erakusketa interesgarriak ikusteko aukera dago hil honetan Bilbon. Itziar Okarizen ametsen testuak eta performanceak ikusiak nituen han-hemen, baina Diario de sueƱos: 20 noviembre 16, 10 enero 17 (Ametsen egunerokoa: 16ko azaroaren 20tik, 17ko urtarrilaren 10era) izenburupean bildutako lanen erakusketak aukera eman zidan lana osotasunean ikusi eta gozatzeko. Ametsen transkripzioak egiten dituzten hizkien marrazkiek agertze eta desagertze jokoan murgiltzen gaituzte, errepikapenaren aukeraz edo ezintasunaz ohartarazteko. Bi bozgorailutatik amets horietako batzuen errezitatzea entzuten da, eta, istorio zaharretan antzera, narrazioaren denboran sartzen gaitu.

Bi lan hauekin batera, sakelako telefonoarekin grabatutako bost bideo proiekzio aurkezten dira. Inguratzen gaituen irudi hutsalak diruditenak, espazioak, paisaia eta gauzetara hurbiltzeko aukeraz hitz egiten digute. Egunerokotasunean bizi ditugun espazioak giza ekintzen bidez geureganatzeko aukeraz hausnartzen zuela iruditu zitzaidan.

Kontraste handiko erakusketa iruditu zitzaidan Isabel Garairena (Muskiz, 1946-Santander, 2016). Jaiotza eta heriotza datak ematen ditut, ezagutzen ez nuen artista delako. Agian, Kantabrian bizitzeak euskal artearen mundutik urrundu zuelako ez dugu askorik ezagutzen, baina eskultura gustuko duen jendeak ondo egingo du Rekalde aretoan buelta bat ematen badu.

Hurrengo baterako lagako dugu Sara Campilloren lanetatik Elena Mendizabalen eskultura eta grabatuetara doan beste kontrastea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna