Irudia. Bilbo

Bulegotik kalerako aldarrikapena

MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2018ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Bizkaiko bulegoetako langileak beren borroka kalera ateratzeko baliatzen ari dira aste hau. Greba eguna izan zuten atzo, eta deitzaileek adierazi zuten lanuztearekin bat egin zutela sektorea osatzen duten 23.000 langileen %75ek. Gaur ere greba eguna izango dute, eta ikusteko dago nolakoa izango den jarraipena. ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deitu dute lanuztera, eta CGTk, ESK-k eta CNTk babestu dute. Bi greba egun horiekin lortu nahi dute langileen baldintzak aintzat har daitezen hitzarmena berritzeko negoziazioetan. Finean, 2012. urteaz geroztik izoztuta dauzkaten soldatak egungora egokitzeko eskaera egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.