Albistea entzun

ANALISIA

A-9tik bozetara: negoziazio garaia

Xavier Solano - Analista eta aholkulari politikoa

2014ko urriak 17

Analista politikoa naizen aldetik, erabaki politikoak zergatik hartzen diren ulertzea da nire lana. Aitortu beharra daukat harritu egin ninduela Kataluniako presidenteak A-9ko kontsulta aurrera aterako zela iragarri izanak eta, orain, bozak aurreratzeak; hauteskunde horietan herriak zer esaten duen herrialdearen independentziari buruz, horixe kontsideratuko da herriaren azken hitza.

Presidenteak bi bozketa egitea proposatu izana ulertzeko —kontsulta eta boz aurreratuak—, ezinbestekoa da nazioarteko ikuspuntua kontuan hartzea.

A-9an Kataluniako gizartearen gehiengoak parte hartzen badu eta, gainera, argi eta garbi Bai-Bai bozkatzen badu, presidenteak legitimotasun demokratikoa izango du nazioarteko komunitateari esateko Kataluniako gizarteak oso argi duela eta oso litekeena dela hauteskunde aurreratuetan jende gehienak bozkatzea beren programan independentzia aldarrikatzea proposatzen duen hautagaitzaren edo hautagaitzen alde.

Hala gertatzen bada, parlamentuak, bi bozketa horietan herriak modu demokratikoan agindurikoa betez, independentzia aldarrikatuko du, eta espero izango du Katalunia nazioarteko estatu gisa onar dezaten, gutxienez, beren burua demokratatzat daukaten estatu eta nazioarteko erakundeek, hala nola Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak, AEBek eta beste estatu kideek, salbu, beharbada, Espainiako Estatuak.

A-9an gehiengoak parte hartzen badu eta Bai-bai bozkatzen badu, azaroaren 9tik hauteskunde aurreratuak egin arteko tartea egokiera ezin hobea izango da, eta guztiz beharrezkoa, nazioartearekin onarpen hori negoziatzen hasteko. Hala, presidentearen lana izango da, eta Presidentetza kontseilariarena, Atzerri idazkariarena, baita Generalitateko Gobernuaren ordezkariena ere, arrazoibideak lantzea eta —argudioak egokiturik mintzagai izango duten herrialde edo erakunde bakoitzaren errealitate politiko eta ekonomikora— atzerriko presidenteei eta parlamentuei ikusaraztea Katalunia estatu independente gisa onartu beharra dagoela printzipioengatik, demokraziaren errespetuarengatik, eskualde horren egonkortasunagatik, Europako Batasunaren onuragatik, arrazoi ekonomikoengatik eta, batez ere, Kataluniako Gobernuak ez duelako ekonomikoki bazter utziko Espainiako Estatua, hura baita Kataluniaren bezero nagusia.

Lan funtsezkoa da hori, eta batere erraza ez; nahiz eta gobernuak gidatu, beharrezkoa izango da bultzada bat ematea; bai, gutxienez, independentziaren aldeko alderdiek, hala nola ERCk eta CUPek, eta bai herritarrek. Estatu eta nazioarteko organismo bakoitza bere gisakoa da, eta bakoitzak bere estrategia beharko du. Lan zaila da, buru argia eta irmotasuna eskatzen dituena. Zabal begiratuta pentsatu beharra dago. Kataluniak merezi du, eta badu argudio ekonomiko, politiko eta estrategiko nahikorik onarpena negoziatu eta helburua lortzeko.

Lanean aritu gara datorren astean Andreu Mas-Colell kontseilariak Erresuma Batuko Parlamentuan bertan azal diezaien alderdi politiko guztietako diputatu britainiarrei nola ikusten duen gobernuak Kataluniako egoera ekonomiko eta politikoa. Horra aurrelanaren erakusgarri eder bat, nazioarteko onarpena lortzeko negoziazioaren aurrekoa; izan ere, beren herrialdean horretaz erabaki beharko dutenei modua emango die informazioa zuzenean jasotzeko, bitartekaririk gabe. Beraz, orain herritarrek ezin dute kale egin, halaxe sentitu dugu askotan, baina politikariek ere ez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kasko Zuriak, erreskate lanean, atzo gauean, Idliben, Siria iparraldean. ©YEHYA NEMAH / EFE

Dagoeneko 11.200dik gora dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan hildakoak

Mikel O. Iribar

Askok autoetan eta kalean lo egin dute, etxera itzultzeko beldur. Milaka dira kaltetuak, eta lurrikarak are gehiago okertu du Siria iparraldeko eta Kurdistango egoera. Erreskate taldeak hondamendi eremuetara iritsi ezinik dabiltza.

Kenyako Baserritarren Ligako idazkari nagusi Sidi Otieno, elastiko gorri batekin. ©OSKAR EPELDE JULDAIN

Kenyako Gobernuaren aurkako salaketa jarri dute transgenikoak baimentzeagatik

Oskar Epelde Juldain

Kenyako nekazari talde batek gobernua salatu du, hazi transgenikoen inportazioabaimentzeagatik. Datorren astean hasiko dute epaiketa.

AEBetako presidente Joe Biden, Kongresuko agerraldian. / ©Jacquelyn Martin, EFE

Biden: «Txinak gure subiranotasuna urratzen badu, geure burua babestuko dugu»

Arantxa Elizegi Egilegor

Estatuaren egoerari buruzko agerraldia egin du AEBetako estatuburuak. Besteak beste, Ukrainako gerraz eta droga trafikoaz aritu da.

Daniel Suidani Malaitako lehen ministro kargugabetua, haren Facebook orriko argazki batean. ©FACEBOOK

Malaitako lehen ministroa kargutik bota dute, ustelkeria leporatuta

Ander Perez Zala

Suidani da Salomon Uharteek eta Txinak adosturiko segurtasun akordioaren kritiko nagusia

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...