NORTASUN AGIRIA

2015eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Izen-abizenak. Eneko Llanos Burguera.

Jaioterria. Gasteiz.

Jaioteguna. 1976ko azaroaren 30a.

Altuera. 1,80 metro.

Pisua. 74 kilo.

Lorpen nagusiak. 2003an, distantzia luzeko triatloiko eta Xterrako munduko txapeldun; 2007an, triatloi kroseko Europako txapeldun; 2008an, Europako eta munduko Ironman txapeldunorde; 2009an, Europako Ironman txapeldunorde eta Xterrako munduko txapeldun; 2010ean, distantzia luzeko triatloiko Europako txapeldun; 2012an, distantzia luzeko munduko txapeldunorde; 2013an, Europako Ironman txapeldun.

Bestelakoak. Bi aldiz lehiatu da Olinpiar Jokoetan: 23.a izan zen 2000an, Sydneyn (Australia), eta 20.a 2004an, Atenasen. Hirutan irabazi du Lanzaroteko Ironmana (Espainia), behin Arizonakoa, behin Texaskoa (AEB) eta behin Melbournekoa (Australia). Hamar alditan irabazi du Zarauzko triatloia, eta bederatzitan Gasteizkoa. Hainbat aldiz igo da podiumera nazioarteko hainbat triatloi eta ironmanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.