Irundarren %48k babestu dute alarde baztertzailea

2015eko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak atzo kaleratutako inkesta baten arabera, Irungo (Gipuzkoa) biztanleen %48 alarde baztertzailearen alde daude; %22k babestu dute alarde mistoa, eta %15ek adierazi dute egun bezala jarraitzeko nahia: bi alarderekin. Desfilerik ez egitea hobetsi dute %4k. Halere, badago aldea adinaren arabera: 18 eta 29 urte bitartekoen artean gutxiagok babesten dute gizonen alardea: %38k; 65 urtetik gorakoen artean %57k dute iritzi hori. Edonola ere, Irungo herritarren gehiengoak uste du auzian «konponbide berriak» behar direla»: %72k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.