Mahmud Abbasek barkamena eskatu die juduei

2018ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
«Nire hitzek norbait iraindu badute, barkamena eskatzen dut». Mahmud Abbasek mezu horren bidez apaldu nahi izan ditu joan den astelehenean egindako adierazpenek eragindako kritikak. PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak esan zuen juduak ez zirela euren erlijioarengatik jazarriak izan, baizik eta «lukurreria eta banku jarduerari lotuta zuten funtzio sozialarengatik». Hitzok kritika ugari eragin zituzten, eta lau egun geroago, zehaztu du bere asmoa ez zela inor iraintzea, erlijio juduarekiko erabateko errespetua duela, eta, bide batez, holokaustoa salatu du, hura ukatzea egotzi diotenen kritikak isilarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.