EH Bilduk 'Guernica' Gernikara eraman dezaten eskatu du

2017ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen ordezkari Marian Beitialarrangoitiak legez besteko proposamena aurkeztu du, Pablo Picassoren Guernica margolana Gernikara eraman dezaten, hiria suntsitu zuen bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta.

Proposamenean, EH Bilduk eskatu dio Espainiako Gobernuari Eusko Jaurlaritzarekin adosteko margolana Gernikara eramateko egin beharreko urratsak, eta, bide batez, bat egiteko Picassok artelanaren bidez adierazi nahi izan zuenarekin; hau da, «gerra, genozidioa eta herrien eta giza eskubideen urraketak salatzea».

Idazkian, Beitialarrangoitiak nabarmendu du 60 bat udalerrik eta Euskal Herriko bestelako instituzio ugarik bat egin dutela proposamenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.